James Skivring Smith

James Skivring Smith

Liberiako presidente

1871ko urriaren 26a - 1872ko urtarrilaren 1a
Edward James Roye - Joseph Jenkins Roberts
Vice President of Liberia (en) Itzuli

1870eko urtarrilaren 3a - 1871ko urriaren 26a
Joseph Gibson (en) Itzuli
Member of the Senate of Liberia (en) Itzuli


Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaCharleston1825eko otsailaren 26a
Herrialdea Liberia
HeriotzaBuchanan (en) Itzuli, 1892 (66/67 urte)
Hezkuntza
HeziketaBerkshire Medical Center (en) Itzuli
Robert Larner College of Medicine (en) Itzuli
Berkshire Medical College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaTrue Whig Party (en) Itzuli

James Skivring Smith (Charleston, Hego Carolina, 1825eko otsailaren 26a - Buchanan, Grand Bassa, 1892) liberiar sendagile eta politikaria izan zen. Liberiako presidentea izan zen 1871tik 1872ra.

1833an iritsi zen Liberiara, familiarekin, eta gurasoak laster hil ziren malariak jota. Medikuntza ikasketak hasi zituen eta Estatu Batuetara itzuli zen graduatzera. Vermonteko Unibertsitateko Medikuntza Ikastetxean eta Massachusetseko Berkshire Ikastetxean ikasi zuen eta 1848an graduazioa lortu zuen. Orduan Liberiara itzuli zen mediku lanak egitera.

1855ean senatuko kide aukeratu zuten eta 1856tik 1860ra Edward Allen Bensonen gobernuan estatu-idazkari izan zen. Benetako Whig Alderdiko kidea izan zen eta presidenteorde aukeratu zuten Edward James Roye presidentearen hautagaitzan. Roye kargutik bota zutenean, Smithek presidente kargua bete zuen. Bi hilabeteko agintaldia Liberiako historiako laburrena da.

Grand Bassa konderriko superintendentea izan zen 1874tik 1884ra.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!