Milt Jackson ( Detroit, 1923kourtarrilaren 1a - 1999kourriaren 9a ), Bags goitizena zuena, estatubatuar jazz bibrafono-jolea zan zen. Instrumentuaren bi musikari nagusiak, Lionel Hampton eta Red Norvo, gainditu zituen. Berrogeita hamar urte eman zituen ospearen gailurrean, Bobby Hutcherson eta Gary Burton bezalako izar berrien gainetik ere. Estilo pila bat jotzen zituen, bop, blues eta balada tradizionalak barne.
Biografia
Milt Jackson zazpi urterekin hasi zen gitarra jotzen eta hamaikarekin pianoa. Urte batzuk geroago, bibrafonoarekin hasi zen. Debut profesionala gospel talde batean abestuz egin zuen.
Dizzy Gillespie-k Detroiten deskubritu zuen eta lana eskaini zion bere seikotean eta, beranduago, 1946an, orkestra batean. Jacksonek tronpeta-jolearekin grabatu eta ospe handia bereganatu zuen; laster beste musikari batzuek berarekin jo nahi izan zuten.1948an eta 1949an Charlie Parker, Thelonious Monk, Howard McGhee eta Woody Herman-en orkestrarekin lan egin zuen. 1950-1952 urteetan Gillespieren seikotearekin jo ondoren (John Coltrane ere bertan aritu zen), Jacksonek laukote batekin grabatu zuen, John Lewis, Percy Heath eta Kenny Clarke taldekide izanik (1952). Laster, talde egonkor bihurtu zen, Modern Jazz Quartet izenekoa.
Normalean lider gisa grabatu bazuen ere (berrogeita hamarreko hamarkadan Miles Davis eta Thelonious Monk, Coleman Hawkins, John Coltrane eta Ray Charles-ekin egindako saioak barne), Milt Jackson MJQ-n egon zen 1974 arte, eta taldearen soinuaren ezaugarri bihurtu zen. Berrogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, Lewis musika-zuzendari bihurtu zen; hark ezarritako formatuak, agian, Jacksonen talentu musikala mugatu zuen.
Hala ere, 1974an, funtsean diru-arrazoiengatik, Jackson taldea utzi zuen. Une horretatik aurrera, Pablo disketxearekin grabatu zuen hirurogeita hamarreko hamarkadan, jazz figura ugarirekin. Zazpi urteren ostean, MJQ-ra itzuli zen, 1981ean.
Taldearekin egindako grabazioez gain, Milt Jacksonek bere ibilbidean zehar grabaketa gehiago egin zituen konpainia ugaritan, besteak beste, Savoy, Blue Note (1952), Prestige, Atlantic, United Artists, Impulse, Riverside, Limelight., Verve, CTI, Pablo, Music Masters eta Qwest.