Afro-amerikarrak Ameriketako Estatu Batuetako herritarrak dira, Sahara azpiko Afrikako arbasoak dituztenak.
Gaur egun, ia 40 milioi pertsona dira. 1790an, ordea, haien kopurua 757.208koa zen.
Ghettoak
AEBetako ghettorik handienetakoa Harlem (New York) auzokoa da.
Afro-amerikar ospetsuak
Afro-amerikar ospetsuen artean, aipatzekoak dira, besteak beste, Malcolm X eta Martin Luther King politikari eta ekintzaileak, Louis Armstrong, Ray Charles, Ella Fitzgerald edo Aretha Franklin musikari eta abeslariak,Toni Morrison eta Langston Hughes idazleak, Jean-Michel Basquiat margolaria, Garrett Augustus Morgan semaforoaren asmatzailea, Jesse Owens eta Carl Lewis atletak eta Magic Johnson eta Michael Jordan saskibaloi jokalariak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak