Middle-earth: Shadow of Mordor 2014ko Monolith Productions estatubatuar bideo-joko konpainiaren akziozko bideo-joko bat da, Microsoft Windows, PlayStation 3, PlayStation 3, Xbox One eta Xbox 360rako garatua. The Game Awardseko urteko jokorik hoberenaren sarirako izendatu zuten.
J. R. R. Tolkienen legendariumean oinarrituta, istorioa "Hobbita" eta "Eraztunen Jauna" arteko garaian gertatzen da. Joko honetan, Talion kontrolatuko dugu, Gondorreko esploratzaile bat, bere emazte eta semearekin batera, Sauronen Esku Beltzaren esku hiltzen dutena. Baina Talion, antzinako gerlari elfo baten espektroak berpizten du, Mordorreko lurretan bere etsaiei aurre egiteko eta, honela, bere mendekua osatzeko trebetasun bereziak ematen dizkiona.