Mary Lou Williams (Mary Elfrieda Scruggs jaioa; Atlanta, 1910eko maiatzaren 8a - Durham, 1981eko maiatzaren 28a) estatubatuar jazz piano-jotzaile eta musikagilea izan zen. Ehundaka abesti eta ehun album baino gehiago grabatu zituen.[1] Williamsek Duke Ellington edota Benny Goodmanentzat idatzi zuen eta Thelonious Monk, Charlie Parker, Miles Davis, Tadd Dameron, Bud Powell edo Dizzy Gillespie lagunak eta lankideak izan zituen.
Bizitza
Williams Atlantan jaio zen, Georgian, hamaika anai-arreben artean bigarrena zen. Pennsylvaniako Pittsburgh hiriko East Liberty auzoan hazi zen[2]. Oso gazte hasi zen musika lantzen, 3 urterekin bere kabuz ikasi zuen pianoa jotzen[3]. Zazpi urterekin jendaurrean jotzen hasi zen eta "The Little Piano Girl" moduan ezagun egiten hasi zen Pittsburgh-en[4]. Musikari profesional bihurtu zen bere nerabezaroan eta Lovie Austin aipatzen zuen bere influentzia nabarmenen artean[5]. 1926ko azaroan John Williams jazz saxofonistarekin ezkondu zen[2].
Diskografia
Urtea |
Albuma |
Etxea
|
1945 |
The Zodiac Suite |
Folkways
|
1953 |
The First Lady of the Piano |
Vogue
|
1953 |
A Keyboard History |
Jazztone
|
1959 |
Messin' 'Round in Montmartre |
Storyville
|
1963 |
Black Christ of the Andes |
Folkways
|
1964 |
Music for Peace |
Mary
|
1964 |
Mary Lou's Mass |
Mary
|
1970 |
From the Heart |
Chiaroscuro
|
1974 |
Zoning |
Folkways
|
1975 |
Free Spirits |
Steeplechase
|
1977 |
Embraced |
Pablo
|
1977 |
My Mama Pinned a Rose on Me |
Pablo
|
1978 |
Solo Recital |
Pablo
|
1993 |
Town Hall '45: The Zodiac Suite |
Vintage Jazz Classics
|
1994 |
Live at the Cookery |
Chiaroscuro
|
1999 |
At Rick's Café Americain |
Storyville
|
2002 |
Live at the Keystone Korner |
HighNote
|
2004 |
Marian McPartland's Piano Jazz with Guest Mary Lou Williams |
Jazz Alliance
|
Erreferentziak