1909an jaio zen, Chicagon, poloniar jatorrizko judu familia batean. Musika ikasten Kehelah Jacob sinagogan hasi zen, hango orkestran parte hartu zuelako. Garai hartan Chicagora etorritako musikari famatu ugarien eraginez, jazz musika bereganatu zuen. Hamalau urterekin eskola utzi eta musikari profesional bilakatu zen.
1925ean, orkestra garrantzitsu batean sartu zen: Ben Pollacken orkestran zehazki. 1934. urtera arte ez zuen bere orkestra propioa sortu. NBC irratian kontratatua izan zen eta estatu guztian zehar entzun ziren bere obrak, Let´s Dance deiturikoa. Urte batzuk igaro ondoren, erdi-mailako amerikarren musikari gogokoena bihurtu zen eta “Swing aroa” hasi orduko Benny famatua bihurtu zen.
John Hammond produktorea ezagutu zuen eta Ameriketako familia aberatsetara gerturatu zuen bere musika. Bere orkestran musikari famatu asko sartu ziren, esate baterako, Teddy Wilson, Lionel Hampton edo Gene Krupa. Bere orkestran Bunny Berigan, Ziggy Elman edo Vido Musso bezalako musikari famatuak zeuden eta honek “The Big Broadcast” film musikalean parte hartu zuen, “Swing erregea” deituko ziotelarik.
1939an, Goodman RCAtik joan egin zen eta Columbiagatik fitxatu zuen. Bere taldetik musikari asko joan zaizkion eta urte horren amaieran bakarlari hoberenaren saria jaso zuen. Bere bandak eta osatzen zuen seikoteak talderik ospetsuenaren zerrendak bereganatu zituen.
1942an, “swingaren aroa“ bukatuta zegoenez ahal zuen bezala eutsi zion egoera zailari. 1955ean “The Benny Goodman Story“ filmean parte hartu zuen. Europara, Errusiara eta Asiako herrialde batzuetara joan zen kontzertuak eskaintzera.