Kliment Efremovitx Voroxilov (errusieraz: Климе́нт Ефре́мович Вороши́лов) (Verkhneie, Errusiar Inperioa, gaur egun Ukraina, 1881ko otsailaren 4a - Mosku, SESB, gaur egun Errusia, 1969ko abenduaren 2a) sobietar mariskala eta politikaria izan zen.
Bizitza
Metalurgiako langilea zen eta 1903an alderdi boltxebikean sartu zen. 1917an Petrogrado defenditzen zuen batzordeko buru izan zen eta urte bete geroago, Stalinekin batean, Tsaritsingo defentsako zuzendaritzaz arduratu zen. Guardia Gorriko buruzagia izan zen 1919-1920 urteetan eta Denikinen aurka borrokatu ondoren, Polonia eta Sobietar Batasunaren arteko gerran jardun zuen. 1925-1940 urteetan gudarosteko eta itsas-armadako komisarioa izan zen eta 1935. urtean mariskal izendatu zuten.
1941. urtean alemaniarren aurka borrokatzen ari zen iparraldeko fronteko komandante nagusia izan zen eta Leningradoko defentsa antolatu zuen. Sobietar Batasuneko ministroen kontseiluko lehendakariorde izan zen (1947-1943) eta Stalin hil ondoren, Sobiet Goreneko Presidiumeko Presidente (1953-1960). 1957an, Presidiumeko beste kide batzuekin, Nikita Khrustxev agintari berria, bere postutik kentzen saiatu zen. Hala ere, gertaera hori ez zen 1961 arte ezagutu, eta Voroshilovi postua mantentzen utzi zioten erretiratu zen arte.
Erreferentziak