Kosta Baltikoa
Irailaren 4tik 10era
Iparraldeko Frontea
Hegoaldeko Frontea
Poloniaren inbasioa Sobietar Batasunaren eskutik, gerra adierazpen formalik gabeko operazio militar bat izan zen. 1939. urteko irailaren 17an, Sobietar Batasunak, Poloniako ekialdea inbaditu zuen, Alemaniak Polonia mendebaldetik inbaditu eta hamasei egunera. Hurrengo 20 egunetan egin zituzten operazio militarrak eta 1939. urteko urriaren 6an amaitu ziren Alemaniako eta Sobietar Batasuneko erasoak, Poloniako Bigarren Errepublikako lurralde osoa anexionatuz. 1939. urteko abuztuaren 23an Molotov – Ribbentrop ituna sinatu ondoren, Alemaniak sekretuki onartu zuen Poloniaren inbasioa Sobietar Batasunaren eskutik.[1][2]