José de San Martín Yapeyún jaio zen, 1778kootsailaren 25ean. Gurasoak, Juan de San Martín eta Gregoria Matorras, Espainian sortuak ziren, egungo Palentziako probintzian. Zazpi urte zituela metropolira bidali zuten. Madrilen egin zituen lehen ikasketak, eta 1789anMálagan kokatutako "Murcia" Infanteria Erregimentuan sartu zen, kadete gisa; 11 urte besterik ez zuen.[1]
1814ko urtarrilean, Iparraldeko Armadaren komandante buru jarri zuten, Manuel Belgranoren ordez.[3] Lan handia egin zuen armada berrantolatzen Vilcapugioko eta Ayohúmako desegigoen ostean. 1814ko abuztuan, Cuyoko gobernadore egin zuten. Txiletik zetozen iheslariek, Bernardo O'Higgins buru, Ande mendien bestaldeko lur haietara bultzatu zuten. 1817ko urtarrilaren erdialdean ekin zion Andeak zeharkatzeari gudaroste batekin. Otsailaren 12an, armada erregezaleari nagusitu zitzaion Chacabucon, eta Santiagon sartu ahal izan zen. 1818ko apirilaren 5ean, Maipúko gudua irabazirik, Txilek independentzia lortu zuen.[3]
San Martin Peruko kanpaina hegoaldetik abiatuta egiten ari zen bitartean, Simón Bolívarrek iparraldean ziharduen. Biak independentziazaleak izan arren, desadostasun politikoak eta militarrak zituzten. 1822ko uztailean, Guayaquilen batzartu ziren bi buruzagiak. Bileraren ostean, San Martinek Perun zituen kargu guztiak utzi zituen, eta Bolívarren esku gelditu zen haren armada.[oh 1][4]
Txilen eta Mendozan egonaldi labur batzuk egin ondoren, 1823ko urtarrilean baimena eskatu zuen Buenos Airesera joateko, emaztea eri baitzuen; Bernardino Rivadaviak, ordea, ezezkoa eman zion. Hala ere, isilka joatea erabaki zuen, baina iritsi zenerako emaztea hilik zegoen. Horretaz gain, federalisten aldeko konspiratzailea izatea leporatu zion gobernuak. Horiek horrela, herrialdetik alde egitea erabaki zuen.[4]
1824ko otsailaren 10ean, Europarantz itsasoratu zen, zazpi urteko alaba Mercedesekin. Le Havreko portura iritsi ondoren, Eskozian, Bruselan eta Parisen bizi izan ziren. Río de la Platako gerra zibilaz arranguratutik, 1829an Buenos Airesko portura iritsi zen, baina ez lehorreratzea erabaki zuen. Hilabete batzuk Montevideon igaro ondoren, berriz Frantziara joan zen; ez zen berriro Ameriketara itzuli.[4]
Boulogne-sur-Meren hil zen, 1850eko abuztuaren 17an. 1880ko maiatzaren 28an aberriratu zituzten haren gorpuzkiak, eta Buenos Airesko katedralean ehortzi.
Oharrak
↑Peruko Independentzia Gerra 1824ko abenduaren 9an amaitu zen, armada erregezaleak Ayacuchon kapitulatu zuelarik.
↑de la Vega Viguera, Enrique. José de San Martín, Militar, Español y Argentino. Boletín de la Real academia Sevillana de Buenas Letras: Minervae Baeticae, ISSN-e 2254-0806, ISSN 0214-4395, Nº 26, 1998, págs. 57-74, dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2024-3-6).