Santiago[1] (gaztelaniazSantiago edo Santiago de Chile) Txileko hiriburua eta hiri nagusia da, herrialdeko erdialdean kokatua. Bere metropoli eremuaSantiago Handia (gaztelaniazGran Santiago) izenaz ezaguna da.
2002an 5.428.590 biztanle zeukan hiri ingurune osoak, 37 komuna edo distrituk osatuta. Komuna hauek aldi berean beste hainbat auzotan banatzen dira.
Historia
1541ekootsailaren 12an sortu zuen Pedro de Valdivia espainiarrak «Santiago de Nueva Extremadura» izenarekin, eta hurrengo hilabeteetan bertako amerindiarrak hiri berria suntsitzen saiatu ziren.
1920ko hamarkadan lehenengo eztanda demografikoa gertatu zen, eta hurrengo hamarkadetan ere etengabean gora joan zen biztanleriaren kopurua, bereziki 1960ko urteetan.
Santiagoko metroa abian ipini zuten 1975ean eta gaur egun Hego Amerikako erabilienen artean dago, urtero 600 milioi bidaiarik baino gehiago erabiltzen dute.
Santiago Iberoamerikako Hiriburu Hirien Batasunaren (gaztelaniaz: Unión de Ciudades Capitales Iberoamericanas – UCCI) (portugesez: União de Cidades Capitais Ibero-americanas) partaide da, 1982ko urriaren 12tik, jarraian agertzen diren hiriekin senidetarsun erlazioak hasiz: [5]