Isaac Humala, langileen abokatu eta etnocacerismoaren (ideologia nazionalista etnozentrikoa) sortzailearen semea da. 1982an karrera militarra hasi zuen. Peruko armadan lotinant koronel izatera iritsi zen. 1992anSendero Luminosoren aurkako borrokan parte hartu zuen eta hiru urte geroago Ekuadorren aurkako gerran. 2000kourrianFujimoriren aurkako altxaldi bat zuzendu zuen baina zapuztua izan zen[1]. Fujimoriren erregimena erori ostean Peruko kongresuak amnistiatu zuen.
2005eanPeruko Alderdi Nazionalista sortu zuen. Alderdi berria garaiz erregistratu ez zuenez, 2006ko Hauteskunde Orokorretan Unión por el Perú alderdiarekin aurkeztu zen. Lehenbiziko itzulia gainditu zuen, botoen %30.61ekin. Ekainaren 4an egin zen bigarren itzulian Alan García nagusitu zitzaion botoen %52.62rekin.
2011ko Hauteskundeetan Peruko presidente aukeratua izan zen. Bigarren itzulian botoen %51,44 lortu zituen eta Keiko Fujimori kontserbadoreak %48,55[2]. Hauteskunde kanpainan eskuinekoek Hugo Chávezekin lotu zuten baina, bere lehenbiziko erabakiek erakutsi zutenez, hurbilago dago Lula da SilvakBrasilen erabili zuen eredutik Venezuelakotik baino[3].