Jon Olivares (Madril, 1988ko azaroaren 25a) hezitzaile eta antzezle euskalduna da.[1]
Ibilbidea
Jon Olivares Madrilen jaio zen, baina 7 urte zituela Euskal Herrira lekualdatu zen. Ama euskalduna eta aita kanariarra ditu, eta, aitaren sendia bertakoa izaki, haurtzaroan udak Kanariar uharteetan igarotzen zituen. Txikitan hezitzaile eta bikoizketa-aktore izan nahi zuen.[2]
2009an Haur Hezkuntza ikasten hasi zen Mondragon Unibertsitatean eta, ikasten ari zela, Taupada antzerki taldean sartu zen obra txiki bat antzezteko.[2][3][4] Arrasateko Txatxilipurdi aisialdi elkartean ere aritu zen urte askoan.[5]
2011. urtean, 23 urterekin, Bergarako Osintxu auzoko auzoalkate[6] gisa aukeratu zuten eta lau urtez egon zen karguan.[7]
Gero, aktore ibilbideari ekitea erabaki zuen eta hainbat antzezlanetan parte hartu zuen. 2013an agertu zen lehen aldiz ETB 1eko Goenkale telesailean.[8] 2016an Ruben Sainzek zuzenduriko Liknart film laburreko protagonista izan zen. 2019an, Ihesaldia Basauri telesailean lan egin zuen eta urte berean Patria telesailean Joxe Mari pertsonaia antzeztu zuen; telesail hartan Elena Irureta, Ane Gabarain, Jose Ramon Soroiz, Mikel Laskurain, Eneko Sagardoy eta Loreto Mauleon aktoreekin lan egin zuen, besteak beste.[9][2] Hurrengo urtean, 2020an, Altsasu miniseriean Urkoren papera antzeztu zuen. 2021ean Marco Baradak zuzenduriko Yo tampoco sé qué hago aquí film laburrean parte hartu zuen, Martin izeneko pertsonaiaren paperean eta, urte berean, bi telesailetan agertu zen: Amazon Prime Videoren Desaparecidos eta Netflixeko Sagrada familian. 2022an Almudena Grandes idazlearen liburu batean oinarritutako Los pacientes del doctor García telesailean lan egin zuen[10] eta Roberto Cano zuzendariaren Imbécil film laburreko protagonista izan zen. Lehen film luzea Javier Ruiz Calderak zuzenduriko Un hombre de acción izan zen, Lucio Urtubiaren istorioa kontatzen duena.[11]
Bizitza pertsonala
Bere izen osoa Jon Ruben Olivares da. Aita idazlea du eta Jonen bigarren izena Rubén Darío poetagatik ipini zion.[5]
Itziar Atienza aktorearen bikotekidea da.
Filmografia
Telebista
Zinema
Film laburrak
- Liknart, Ruben Sainzek zuzendua (2016)
- Yo tampoco sé qué hago aquí, Marco Baradak zuzendua (2020)
- Imbécil, Roberto Canok zuzendua (2022)
Antzerkia
- Isladak (2010). Taupada Antzerki Taldea.
- Rusini (Jose Luis Alonso de Santos) (2011). Taupada.
- Komediak Oroimenean (2012). Taupada.
- Erotik (Jose Luis Alonso de Santos) (2013). Taupada.
- Bohemioen kluba (2014). Taupada.
- Ipuin kontalaria (2015). Cenaculo teatro.
- Esperando al zurdo (2015). TAE.
- Ikasgaia (2017). Taupada.
Erreferentziak
- ↑ «Jon Olivares: "Betidanik izan dut aktoreen mundua buruan, baina ez nuen pentsatzen horrelakorik lortuko nuenik" - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) Salinero, Mario Cerdeño. (2020-11-02). «Entrevista Jon Olivares nos habla sobre la serie 'Patria'» Los Lunes Seriéfilos - Cine, series, televisión y entretenimiento (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) informatica@eurocopiadoras.com. (2019-10-18). «Jon Olivares» Mayte Ortega (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
- ↑ Iametza. «JON OLIVARES» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
- ↑ a b «Galdegazte 2021: Jon Olivares - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
- ↑ «Jon Olibares, Osintxuko auzo alkate berria - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Dominguez, Reportaje y fotografía de Anabel. (2014-05-16). «Osintxu trabaja por la convivencia» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ a b c «Mihiluzen eta Goenkalen ikusi genuen Jon Olivares Altsasuko aktorea» EITB 2020-12-09 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ a b «Jon Olivares aktorea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan» EITB 2020-12-07 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Diezminutos.es, Por. (2022-05-10). «'Los pacientes del doctor García': la serie basada en el libro de Almudena Grandes» Diez Minutos (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cámara, Por Nora. (2022-11-30). «'Un hombre de acción': la historia del 'Robin Hood' español ya tiene fecha de estreno en Netflix» Diez Minutos (Noiz kontsultatua: 2023-03-29).
- ↑ Ihesaldia (telesaila). 2022-03-16 (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gerra, Jone Gartzia. (2020-12-10). «"Altsasu zeresana eman du eta emango du ziur"» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ (Ingelesez) «Jon Olivares» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Diezminutos.es, Por. (2022-05-10). «'Los pacientes del doctor García': la serie basada en el libro de Almudena Grandes» Diez Minutos (Noiz kontsultatua: 2022-07-05).
Ikus, gainera
Kanpo estekak