Itziar Angelica Atienza Molina (Madril, 1977ko azaroaren 26a), ezagunagoa Itziar Atienza gisa, bizkaitar aktore eta telebista aurkezlea da.
Ibilbidea
Madrilen jaio zen, baina berehala euskal herriratu zen. La Arenara aurrena, Santutxura ondoren, eta azkenik, Galdakaon bizi izan zen. Galdakaokotzat du bere burua.[1]
Zuzenbide ikasketak bukatu zituen 2000. urtean Deustuko Unibertsitatean.[1] Gasteizen itzultzaile eta euskara teknikari bezala lan egin zuen sei urtez. 30 urte betetzean, gogoeta sakona egin zuen bere bizitzaren inguruan, eta txikitatik zuen antzerkiarekiko zaletasunari heltzea pentsatu zuen, modu horretara Gasteizko antzerki eskolan izena eman zuen.[1]
Vaya Semanita telebista saioan aktore bezala lan egin izanak eman zion ospea. Bertan zortzi denboraldiz lan egin zuen eta hainbat pertsonaia izan zituen.[2]
Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholkularitza batzordeko kide ere izan zen.[3]
Antzerkian, 2011ko urrian, Joseba Apaolazarekin batera, Contra el Viento del Norte - Ipar Haizearen Kontra antzezlana estreinatu zuen, Daniel Glattauerren izen bereko nobelaren egokitzapenean oinarritua. Fernando Bernués izan zen zuzendaria.
Telebistan ETB 1eko Ai ama! saioa eta Bi eta Bat telesailean parte hartu zuen, besteak beste.
2014an, ETB 2ko Sukaldari saioa aurkeztu zuen.[4] 2018an, Antena 3n Presunto culpable seriean Ainhoa Aristegui pertsonaiaren papera interpretatu zuen.[5]
2019ko El silencio de la ciudad blanca filmean agertu zen.
2020an, Telecincoko Caronte[6] eta Antena 3ko Mentiras[7] serieetako protagonista da. ETB 1en Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek aurkeztutako Barre librea umore saioan ere parte hartzen du.[8]
Filmografia
Zinema
Telebista
Antzerkia
Sariak eta aintzatespenak
Erreferentziak
Kanpo estekak