Aitziber GarmendiaMendizabal (Zaldibia, Gipuzkoa, 1982koabenduaren 10a) aktorea eta umorista da. Zuzenbideko lizentziaduna. ETBrako egindako lanek famatu dute batik bat, telesailetan eta umore saioetan; baina antzerkian ere lan oparoa du. Jaione Betigora "La Jaio", Gorane, Zuriñe Tolonegro eta Virginia Santos pertsonaia arrakastatsuen sortzailea da.
Bizitza
Ikastolan hasi zen antzerkia egiten.[2] Hamahiru urterekin oholtzara atera zen lehen aldiz, Beasaingo antzerki taldean; hamabost urte behar ziren Beasaingo antzerki eskolan sartzeko, eta bere adinaz gezurra esanda lortu zuen sartzea. Antzeztu zuen lehenengo lana Dario ForenHitz egin dezagun sexuaz izan zen.[3]
Aktore ikasketak egin zituen eta, aldi berean, Zuzenbidean lizentziatu zen.[2] Hemeretzi urte zituela, Martin telesailarekin famatu zen.[3] 2003-2009 bitartean grabatu zen telesail haren ondotik, hamaika saio eta telesailetan parte hartu izan du; besteak beste, elkarrizketak eta bakarrizketak uztartzen zituen Batek daki arrakasta handiko saioan. Bost filmetan antzezle lanak egin ditu (Ocho apellidos vascos, Sukalde kontuak eta Txarriboda, besteak beste) eta 25 bat antzerki lanetan.[2]
2020ko maiatzean, COVID-19 pandemiak Euskal Herriko ohiko kultura jarduera ia erabat geldiarazita zeukala, sei muntaiatan ari zen aldi berean: Losers, Erlauntza, Moko zorrotza, Rita, Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio) eta Feminaiz, berak idatzitako bakarrizketa. Eta horiek guztiak, euskarazko eta gaztelaniazko bertsioetan; beraz, hamabi antzezlan zituen une horretan buruan. Horretaz gain, Gure kasa ETB1eko saioan ziharduen lanean garai horretan bertan.[2][4][5][6]
2020an bertan (maiatzaren 15ean, zehazki), Barre Librea umore saioa estreinatu zuen ETB1en, Jon Plazaola,Getari Etxegarai eta Kepa Errasti aktoreekin batera. Saio horretan, Garmendiak, Virginiaz eta Goranez gain, beste pertsonaia berri batzuk aurkeztu ditu: Xuban, Agurtzane eta Korinba, Goraneren familiako kide bereziak; Jose Manuel, Virginiaren laguna; eta Lulu, Virginiak etxean duen amabirjinaren koadro surrealista.[7][8]