Patria (euskaraz: «aberri») Aitor Gabilondok sortutako telesail dramatikoa da, Fernando Arambururen izen bereko eleberrian oinarrituta.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
ETAk armak utziko dituela iragartzen duen egunean, Bittori hilerrira doa, ETAk hil zuen El Txato senarraren hilobiari esatera bizi izan ziren herrira itzultzea erabaki duela. Bizikide izan ahalko da bere eta familiaren bizitza aldarazi zuen atentatuaren aurretik eta ondoren jazarri ziotenekin? Jakin ahalko du nor den bere senarra garraio-enpresara bidean hil zuen kaputxaduna? Bittoriren presentziak herriko lasaitasun faltsua aldatuko du, eta, batez ere, Mirenena. Miren kartzelan dagoen Joxe Mari etakidearen ama da, eta, garai batean, lagun minak ziren. Zer gertatu zen bi emakume horien artean? Zerk pozoitu du beren seme-alaben eta senarren bizitza, iraganean harreman hain estua bazuten? Urradura disimulatuekin eta uste ezin hautsizkoekin, baita zauriekin eta ausardiarekin ere, El Txatoren hilketak eragindako kraterraren aurreko eta ondorengo istorio goriak ahazteko ezintasunaz eta barkamenaren beharraz hitz egiten digu.[1]
Pertsonaiak
Atalak
Zenb. (guzt.)
|
Izenburua
|
Zuzendaria
|
Gidoilaria
|
Estreinaldia
|
1 | «Octubre benigno» | Félix Viscarret | Aitor Gabilondo | 2020-9-27 |
2 | «Encuentros» | Félix Viscarret | Aitor Gabilondo | 2020-9-27 |
3 | «Últimas meriendas» | Félix Viscarret | Aitor Gabilondo | 2020-10-4 |
4 | «Txato, entzun» | Félix Viscarret | Aitor Gabilondo | 2020-10-11 |
5 | «El país de los callados» | Óscar Pedraza | Aitor Gabilondo | 2020-10-18 |
6 | «Patrias y mandangas» | Óscar Pedraza | Aitor Gabilondo | 2020-10-25 |
7 | «Pan ensangrentado» | Óscar Pedraza | Aitor Gabilondo | 2020-11-1 |
8 | «Mañana de domingo» | Óscar Pedraza | Aitor Gabilondo | 2020-11-8 |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Cliff de Hory-ren kritika zinea.eus atarian