Taupada antzerki taldea 1977ko udazkenean sortu zuten Elgoibarren, kultura eta euskara sustatzeko helburuarekin. Antzerkia euskaraz egiteko konpromisoa hartu zuten eta gaur egun oraindik ere konpromiso horri eusten diote. [1]
Edurne Lasak beti izan du antzerkia bihotzean eta arte eszenikoei lotuta egon da. Jose Mari Larrañaga ‘Larra’, aldiz, kasualitatez iritsi taldera. Lagunak zituen taldean eta muntatzen hasi zen; halere, aktoreren batek ezin zuenean, bera aritzen zen ordezko. 1980an debutatu zuen ofizialki, Liliput obran. Ordutik, Taupadaren zutabeetako bat da.[2]
Taupada taldearen 40 urteko ibilbidearen bideoan hainbat antzezpenen irudiak ikus ditzakegu.
- Oihu gorrak (1978)
- Liliput (1980)
- Haik, Maik eta Zeferina (1982)
- Behin batean ju, ju, ju (1984)
- Ponpa eta Mobis (1986)
- Ikastolaren 25. urteurrena. Ijitoak (1987)
- Eta, etxekoak zer moduz? (1988)
- Terribilis doktorea (1992)
- Zaldi bat, bi kotxe eta hogeita hamar ile (1994)
- Argitxo iratxoa (1995)
- Tandem zirkus (1997)
- Lorategi urperatuak (1997)
- Mari Sorgin (1998)
- Argitxoren abenturak (1999)
- Printze Txikia (2000)
- Zaunka egiten ez zekien txakurra (2002)
- Kanten azken egunak (2005)
- Zu zara zarataaaaa (2007)
- Intsekt (2007)
- Gaur ni, baina bihar agian (2008)
- Zuri guztiak ez dira irin (2008)
- Zugarra ala zukarra (2009)
- Heriotzaren korridorea (2009)
- Isladak (2010)
- Komediak oroimenean (2013)
- Rusini (2012)
- Ikuskizun eszenikoak (2013)
- Erotik (2014)
- Euskararen presentzia lan munduan (2015)[3]
- Bohemioen kluba (2015)
- Memoriaren Ganbaratik (2016)
- Bihotz txatalak (2017)
- Ikasgaia (2017)
- Zelukristaloideak jardunaldia (2018)[4]
- Logikomitoak (2018)[5]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak