Gerra hotza bukatzerakoan bere liburuetan elementu berriak sartzen hasi zen, garaikidetasuna mantentzeko. Honela, XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran munduan eman ziren arazo sozio-politikoak ikutu zituen: terrorismo islamista, Sobietar Batasunaren erorketak sortutako egoerak, Estatu BatuekPanaman izandako politika, industria farmazeutikoen azpijokoak, e.a.
Bere liburuetako pertsonaiak, beraien artean ezagunena Smiley agentea, ilunak eta konplexuak dira, Ian Flemingek sortutako 007 agentearen kontrakoak. Pertsonaiak oso sakonki garatzen zituen: beraien aurreko bizitza, erlazio pertsonalak, barneko kontraesanak, bizitzako helburuak eta ahuleziak aurkezten zituen.
Bere liburuak hizkuntz askotara itzuliak izan dira eta batzuekin pelikulak ere egin dira.