Cyril Ramaphosa 1952ko azaroaren 17a jaio zen Soweton.[2]1972an, Zuzenbidea ikasten hasi zen Limpopoko Unibertsitatean, baina bi urte geroago kartzelan sartu zuten FrelimoMozanbikeko taldearen antikolonialistaren alde aritzeagatik.[3]1976an, Sowetoko altxaldiaren ondoren, berriz atxilotu eta espetxeratu zuten. 1981ean amaitu zuen Zuzenbideko Gradua Hegoafrikako Unibertsitatean.
1982-1991 bitartean, Meatzarien Batasun Nazionala sindikatuko idazkari nagusia izan zen; urte horietan, Pieter Botharen gobernuaren aurkari nagusietako bat izan zen, eta 1986anLondresera ihes egin behar izan zuen. 1987an, meatzarien grebarik handiena gidatu zuen eta, urte hartan bertan, Olof Palme saria jaso zuen Stockholmen.[3]1990ean, Nelson Mandela eta beste preso politikoak kartzelatik ateratzeko lanean aritu zen, Harrera Batzorde Nazionaleko eleduna izan baitzen.[2]
1991tik aurrera, Afrikako Kongresu Nazionalaaren (ANC) negoziazio taldeko burua izan zen bake elkarrizketetan. Nelson Mandelaren lekukoa hartuko zuela uste izan zen, haren kuttuna zela esaten baitzen, baina, lehen lerrotik baztertuta, 1997an enpresari bihurtu zen eta, denbora gutxian, herrialdeko gizon aberatsenetakoa ere —360 milioi euroko fortuna zeukan 2018an—. Hori dela eta, bere negozioen interesen alde jokatu izana egotzi zitzaion, eta baita 2012koMarikanako sarraskian erantzukizuna izatea ere.[2]
Politikara egin zuen salto berriz. Diputatu gisa aritu zen 2014tik, eta 2017ko abenduan Afrikako Kongresu Nazionaleko presidente izendatu zuten. Jacob Zumaren agintaldian, presidenteorde kargua bete zuen eta, 2018ko otsailaren 15ean, parlamentuak presidente izendatu zuen, Zumak dimisioa eman eta gero.[2]2019ko maiatzeko hauteskundeetan, berriro aukeratu zuten presidente.[4]