Hanan Daoud Khalil Ashrawi (arabieraz: حنان داوود خليل عشراوي; Nablus, 1946kourriaren 8a) palestinar politikaria da. Ekialde Hurbileko bake negoziazioetako palestinar ordezkaritzaren eledun aritu zen, 1991etik aurrera. Ashrawik Libanoko Beirut hiriburuko Amerikar Unibertsitatean ikasi zuen; handik denbora gutxira, Ingeles Literaturako doktoregoa lortu zuen, Virginiako Unibertsitatean; literatura-irakasle eta Arte Eskolako zuzendaria izan zen Israelgo Bir Zeit Unibertsitatean. Israelen aldeko libanoar milizia kristauek Libanoko palestinarrak sarraskitu ondoren ekin zion Ashrawik palestinarren izenean mintzatzeari. Erabat onetsi zuen Intifada, hots, Israelgo lurralde okupatuetako palestinarren matxinada, zeina 1987an hasi baitzen.