Idazte

Idaztea, halaber idazketa, idazkuntza edo idazpena, hizkuntza bati esleitu zaizkion idazkera sistema erabiliz egiten den komunikazioa da.

Ahozko hizkuntzaren osagarri moduan erabiltzen den arren, idazteak garrantzi berezia du literatura eta, orokorrago, liburuak sortzean. Horrela, komunikatzeaz gainera, idaztea hizkuntza-gordailuak eratzeko ere erabiltzen da.

Arlo akademikoan

Gehiago jakiteko, irakurri: «Idazlan#Arlo akademikoan»
Arlo akademikoan, bigarren hezkuntzan, irakasle batzuek erabilitako zuzenketa txantiloia.
Idazlanak ebaluatzeko errubrika baten lehen zatia[1].

Komunikazio konpetentziaren oinarrizko dimentsioa da idaztea, ahozkotasunari lotutakoekin batera. Hizkuntzen didaktikan, tradizionalki, gure hezkuntza sistemetan, garrantzi handia eman zaio idazteari, eta batez ere zuzentasunari. Irakurketari eta askotan ahozkotasunari berari baino garrantzi handiagoa eman izan zaio, gure hezkuntza sistemetan, idazteari.

Idaztearen didaktika sistematizatzeko[2][3][4][4][5][6][7][8][9][10][11], idazlanak zuzentzeko[12] eta ebaluatzeko[13] ahalegin handiak egin ohi dira hezkuntza sistema guztietan.

Emozioen lanketa egiteko, testuinguru akademikoan eta akademiatik kanpo, irakurketa eta idazketa ezinbeste tresnatzat jo dira inoiz.[14]

Eskuz ala makinaz?

Idazlan bat arkatzez idazten.

Pedagogia eta didaktika arloetan, idazmakinak asmatu zirenetik, eztabaidatu egin da ea idazteko zein erak laguntzen dio gehien memoriari, ikaste prozesuari. Eztabaida handitu egin da ordenagailuak ikasgeletan sartu zirenetik.

Badirudi, ikerketa berrien arabera eskuz egiten den idazkera hobea dela ikasteko eta oroimenerako mekanografia baino.[15]

Unibertsitateko ikasleekin egindako ikerketa berri batek adierazten du eskuzko idazkerak aldaketa sakonagoak eragiten dituela memoriarekin zerikusia duten arloetan mekanografiak baino. Aurreko ikerketek esana zuten eskuzko idazkera abantailatsua dela hainbat funtzio kognitibotarako, besteak beste, ikaskuntza kontzeptualerako edo memoriarako. Badirudi eskuzko idazketak hobeto funtzionatzen duela garuna aktibatzeko eta hobeto koordinatzen duela garuna mekanografiak baino.[16]

Munduko hizkuntzetan

Gehiago jakiteko, irakurri: «Idazkera sistema»
Krutxieraren idazkera sistema berezia
Kartveliar idazkera sistema berezia (baina irudian osetierarako erabiltzen dena)
Azteken oso testu idatzi gutxi gorde dira. Irudian aztekek glifo batzuk.

Munduko hizkuntza gehienek, euskarak ere bai, latindar alfabetoaren aldaerak erabiltzen dituzte gaur egun; haien artean: germaniar hizkuntzak, hizkuntza erromantzeak, zelta hizkuntzak, austronesiar hizkuntzak, hainbat uraldar hizkuntza (hala nola, bepsaera, estoniera, hungariera, finlandiera, samiar hizkuntzak eta besteak), baltiar hizkuntzak, albaniera, Amerikako jatorrizko hizkuntza ia guztiak, hainbat turkiar hizkuntza (hala nola, turkiera, azerbaijanera, gagauzera eta besteak), groenlandiera, Australiako jatorrizko hizkuntzak. Horrez gain, alfabeto hori tranksripzioren oinarrian datza.

Alfabeto ziriliko hedatuta dago ere; idazkera hori, adibidez, mongolierak (Mongolian, baina ez Txinan) eta bere ahaide batzuek, uraldar hizkuntza askok (hala nola, mansierak, komierak, mokxerak eta besteek), eslaviar hizkuntzek (txekiera, kroaziera, poloniera, esloveniera, eslovakiera eta sorabiera izan ezik), hainbat turkiar hizkuntzek (hala nola, kirgizerak, kazakhierak, tatarerak eta besteek), nivkhierak (hizkuntza bakartua), txuktxierak (eta bere ahaideek), Kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzek erabiltzen dute.

Badaude alfabeto horiek biak erabiltzen dituzten hizkuntzak: serbiera eta uzbekera, adibidez.

Alfabeto arabiarra eta bere aldaerak hurrengo hizkuntzen artean hedatuta dago: arabiera, urdu, persiera, hausa, uigurrera; horrez gain, iraganean turkiar hizkuntzen artean hedatuta zegoen.

Hizkuntza askok idazkera bereziak erabiltzen dituzte; haien artean: greziera (alfabeto grekoa, Lurrean zaharrenetako bat), armeniera, georgiera (eta beste kartveliar hizkuntzak), hindi, tibetera (dzongkharekin batera), tamilera, telugu, malayalam, kannada, sinhala, hebreera, txerokiera, koreera, japoniera, inuktitut, amharera (eta bere ahaide hurbilenak), thailandiera, myanmarera, kanbodiera eta besteak.

Hainbat hizkuntzek idazkera berezi bat erabiltzen zuten iraganean, baina gaur egun ez dute gehiago erabiltzen. Adibidez, eskandinaviar hizkuntzek, turkierak eta hungarierak errunak zituzten iraganean. Komierak idazkera berezia zuen iraganean, baita Filipinetako hizkuntza batzuek eta rapa nuik ere. Irlanderak «ogam» izeneko idazkera erabiltzen zuen. Idazkera berezi bat erabiltzen zuten hizkuntza hilen artean hurrengo hizkuntzak dira: sumeriera, feniziera, egiptoera eta besteak. Txinerak oso idazkera berezia du, irudietan oinarrituta dagoena; iraganean vietnamerak eta koreerak idazkera hori erabiltzen zuten ere. Antzinako egiptoerak antzeko idazkera erabiltzen zen.

Hizkuntza eraiki batzuek idazkera bereziak dituzte ere; haien artean: quenya, «Eraztunen jauna» izena duen liburuko hizkuntza bat, klingonera eta krutxiera.

Hainbat hizkuntza ez dute idazkerarik gaur egun ere; haien artean oso hizkuntza txikiak eta ezezagunak daude bakarrik, adibidez, Australiako jatorrizko hizkuntza batzuk. Iraganean Lurreko hizkuntza guztiek ez zituzten idazkerak, baina beren historian zehar hiztunek idazkerak sortu edo beste hizkuntzetatik hartu zituzten.

Voynich eskuizkribuak idazkera ezezaguna erabiltzen du, beraz, ezin dugu liburu hori irakurri gaur egun ere.










Erreferentziak

  1. Gorkaazk. (2023-05-20). Euskara: Idazlanak zuzentzeko eta kalifikatzeko txantiloia jabari publikoan. (Noiz kontsultatua: 2023-05-20).
  2. 1961-, Cassany, Daniel,. ([2018]). Describir el escribir : cómo se aprende a escribir. Ediciones Austral ISBN 9788408184249. PMC 1050272596. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  3. (Gaztelaniaz) Daniel, Cassany,. (2011). Describir el escribir : cómo se aprende a escribir. (1ª ed. en esta presentación. argitaraldia) Paidós ISBN 9788449326493. PMC 796230989. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  4. a b (Gaztelaniaz) San, Daniel Cassany, Marta Luna, Gloria. (1994). Enseñar lengua. (1a ed. argitaraldia) GRAO ISBN 8478271007. PMC 36172693. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  5. (Katalanez) Daniel., Cassany i Comas,. La cuina de l'escriptura. ISBN 9788417031640. PMC 1035946729. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  6. (Gaztelaniaz) Daniel., Cassany,. (1996). La cocina de la escritura. (3. ed. argitaraldia) Editorial Anagrama ISBN 8433913921. PMC 37568178. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  7. (Katalanez) Daniel., Cassany,. (2007). Esmolar l'eina : guia de redacció per a professionals. Empúries ISBN 9788497872508. PMC 804213286. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  8. Cassany, Daniel. (2013). Afilar el lapicero : guía de redacción para profesionales. (1ª ed. en "Compactos". argitaraldia) Anagrama ISBN 9788433977236. PMC 864245934. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  9. Daniel., Cassany,. (2010). Afilar el lapicero guía de redacción para profesionales. (1ª ed. argitaraldia) Anagrama ISBN 9788497111218. PMC 796304033. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  10. (Gaztelaniaz) Daniel,, Cassany,. En_línea : leer y escribir en la red. (Edición en formato digital. argitaraldia) ISBN 9788433933966. PMC 991971941. (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  11. Daniel., Cassany,. (2013). Sustraietatik zerura : Daniel Cassanyren lan hautatuak. HABE ISBN 9788496769045. PMC 907505363. (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).
  12. (Gaztelaniaz) Daniel, Cassany,. (2019-11-19). “Reparar la escritura” para aprender a escribir. (Blogge@ndo blogean egindako laburpena) (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).
  13. «Idazmena / Expresión Escrita - Ebaluazio Diagnostikoa» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-02-28).
  14. Igartua Aristondo, Amaia. «Barnekoa baliabide izan dadila» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).
  15. (Ingelesez) García-Verdugo, Rosa. (2024-04-29). «Is handwriting better than typing for learning?» Mapping Ignorance (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  16. (Ingelesez) F. R. (Ruud) Van der Weel & Audrey L. H. Van der Meer (2024) Handwriting but not typewriting leads to widespread brain connectivity: a high-density EEG study with implications for the classroom Front. Psychol. doi: 10.3389/fpsyg.2023.1219945

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

この記事ではミャンマーの歴史(ミャンマーのれきし)について解説する。 ビルマ族の起源 ビルマでは10世紀以前にいくつかの民族文化が栄えていたことがうかがえるが、ビルマ民族の存在を示す証拠は現在のところ見つかっていない。遺跡からビルマ民族の存在が確実視されるのはパガン朝(11世紀 - 13世紀)以降である。ビルマ族は10世紀以前にはまだエーヤワディー

 

Chinesischer Bürgerkrieg Teil von: Dem Zwischenkrieg und dem Kalten Krieg Im Uhrzeigersinn von oben: Kommunistische Truppen in der Schlacht von Siping; muslimische Soldaten der NRA; Mao Zedong in den 1930er Jahren; Chiang Kai-shek inspiziert Soldaten; KPCh-General Su Yu inspiziert die Truppen kurz vor dem Menglianggu-Feldzug Datum 1. August 1927[1] bis 7. Dezember 1949 Ort Festlandchina (inklusive Hainan)Burma Casus Belli Streit um die Führung des Landes Ausgang Sieg der Kommun...

 

1992 studio album by The DummiesA Day in the Life of the DummiesStudio album by The DummiesReleased10 March 1992[1]GenreRock, pop[2]Length39:40LabelReceiver Records LimitedProducerJim Lea A Day in the Life of the Dummies is a compilation album by The Dummies, which was a musical project of Jim Lea of Slade and his brother Frank. The album was released in March 1992 and gathers all of the 1979-80 recordings produced by the pair.[3] Background The Dummies was for...

American football player (born 1988) American football player Golden TateTate in 2019No. 81, 15, 19Position:Wide receiverPersonal informationBorn: (1988-08-02) August 2, 1988 (age 35)Hendersonville, Tennessee, U.S.Height:5 ft 11 in (1.80 m)Weight:191 lb (87 kg)Career informationHigh school:Pope John Paul II(Hendersonville, Tennessee)College:Notre Dame (2007–2009)NFL Draft:2010 / Round: 2 / Pick: 60Career history Seattle Seahawks (2010–2013...

 

Maurice White in München (1975) Maurice White (* 19. Dezember 1941 in Memphis, Tennessee; † 3. Februar 2016 in Los Angeles, Kalifornien[1]) war ein US-amerikanischer Musiker und der Gründer der amerikanischen Funk-, Soul- und R&B-Band Earth, Wind and Fire.[2] Inhaltsverzeichnis 1 Leben und Karriere 2 Soloalbum 3 Weblinks 4 Einzelnachweise Leben und Karriere Im Alter von 14 Jahren spielte Maurice White zusammen mit seinem Freund Booker T. Jones in örtlichen Bands. Nach...

 

  Pertya Pertya scandens TaxonomíaReino: PlantaeSubreino: TracheobiontaDivisión: MagnoliophytaClase: MagnoliopsidaSubclase: AsteridaeOrden: AsteralesFamilia: AsteraceaeSubfamilia: CarduoideaeTribu: PertyoideaeGénero: PertyaSch.Bip.Especies Ver texto. [editar datos en Wikidata] Pertya es un género de fanerógamas perteneciente a la familia de las asteráceas. Comprende 36 especies descritas y de estas, solo 23 aceptadas.[1]​[2]​ Taxonomía El género fue descrito...

Prime minister of Finland from 1943 to 1944 Edwin Linkomies16th Prime Minister of FinlandIn office5 March 1943 – 8 August 1944PresidentRisto RytiCarl Gustaf Emil MannerheimPreceded byJohan Wilhelm RangellSucceeded byAntti Hackzell Personal detailsBornEdwin Johannes Hildegard Flinck22 December 1894Viipuri, FinlandDied9 September 1963(1963-09-09) (aged 68)Helsinki, FinlandPolitical partyNational Coalition PartyRelativesSinikka Linkomies-Pohjala (daughter)Alma materUniversity of ...

 

1918 film The Brass BulletFilm posterDirected byBen F. WilsonWritten byFrank R. AdamsWalter WoodsProduced byBen F. WilsonStarringJuanita HansenJack MulhallDistributed byUniversal Film Manufacturing Co.Release date August 10, 1918 (1918-08-10) Running time18 episodesCountryUnited StatesLanguageSilent (English intertitles) The Brass Bullet is a 1918 American silent adventure film serial directed by Ben F. Wilson. It is now considered to be a lost film.[1] Cast Poster for ...

 

1925 film NamusA scene from the filmDirected byHamo BeknazarianBased onNamusby Alexander ShirvanzadeStarringHovhannes AbelianHasmikCinematographySergei ZabozlayevProductioncompaniesArmenfilmSakhkinmretsviRelease dates 13 April 1926 (1926-04-13) (Yerevan) 3 October 1926 (1926-10-03) (Moscow) Running time62 minutesCountrySoviet UnionLanguageArmenian (1960s voiced version) Russian poster of Namus in Leningrad, 1926 2005 restored version poster Namus (Armenia...

У этого термина существуют и другие значения, см. Сенегал (значения). Республика Сенегалфр. République du Sénégalволоф Réewum Senegaalфула Renndaandi Senegaaliараб. جمهورية السنغال‎ Флаг Герб Девиз: «Un Peuple, Un But, Une Foi»«Один народ, одна цель, одна вера» Гимн: «Pincez Tous vos Koras, Frappez les Balafons» Сенегал на...

 

Japanese rock band For the American R&B group originally known as the Roosters, see The Impressions. For other uses, see The Roosters (disambiguation). The RoostersShinya Oe in 1989Background informationAlso known asThe RoosterzOriginFukuoka, JapanGenresRhythm and blues, pub rock, new wave[1]Years active1979–1988, 2004, 2009–presentLabelsNippon ColumbiaMembersShinya OeHiroyuki HanadaTomio InoueJunzi IkehataPast membersJun ShimoyamaKazuhiko SakuyamaMasayuki NadatomoKoichi AndoN...

 

Filipino sour soup Not to be confused with Sinangág. SinigangA bowl of tamarind sinigangTypeSoup or stewCourseMain coursePlace of originPhilippinesServing temperatureHotMain ingredientsMeat, vegetables, tamarind, fish sauce, onions, siling mahaba, tomatoesVariationsPork, beef, shrimp, fish, chickenFood energy(per serving)~120 kcalSimilar dishesPinangat na isda, paksiw, kansi, kadyos, baboy, kag langkaOther informationCan be served in many different forms Cookbook: Sinigang  Media&#...

Boeing 747 Large Cargo FreighterBoeing 747 LCF DreamLifter.TipePesawat kargo bermuatan besarTerbang perdana9 September 2006StatusBeroperasiPengguna utamaBoeing Commercial AirplanesTahun produksi2006Jumlah produksi4 Boeing 747 Large Cargo Freighter (LCF) atau Dreamlifter adalah pesawat kargo berbadan lebar dan pengangkut kargo terbesar di dunia sesudah hancurnya pesawat kargo Antonov an-225 Mriya. Pesawat ini merupakan Boeing 747-400 yang dimodifikasi dan memiliki volume angkut 65.000 kaki kub...

 

O Circuito Brasileiro de Voleibol de Praia Feminino de 2011, também chamado de Circuito Banco do Brasil de Vôlei de Praia, foi a vigésima primeira edição da principal competição nacional de Vôlei de Praia na variante masculina, realizado de 12 de janeiro a 11 de dezembro, dividido em doze etapas, sediados em doze Estados diferentes.[1] Resultados Evento Ouro Prata Bronze Quarto lugar 1ª EtapaVitória, Espírito Santo12 a 16 de janeiro de 2011[1][2] /Ricardo Alex SantosMárcio Araújo...

 

Mountain range of the Southern Limestone Alps in northeastern Italy and Slovenia Julian AlpsThe Eastern Julian Alps and Mount TriglavHighest pointPeakTriglavElevation2,864 m (9,396 ft)Coordinates46°23′N 13°50′E / 46.383°N 13.833°E / 46.383; 13.833GeographyJulian Alps (in red) within the Alps.The borders of the range according toAlpine Club classification of the Eastern Alps CountriesItaly and SloveniaRange coordinates46°20′N 13°45′E...

Racing series Not to be confused with ASA Late Model Series. ASA Midwest TourCategoryStock car racingCountry United StatesInaugural season2007Drivers' championCasey Johnson (3rd title)Official websitestarsnationaltour.com/midwest The ASA Midwest Tour (until 2022: ARCA Midwest Tour) is a pavement Super Late Model auto racing series based in the Midwestern United States with its headquarters in Oregon, Wisconsin.[1] It was a developmental series of the Automobile Racing Club of Ame...

 

Angkatan Laut Kerajaan MalaysiaTentera Laut DiRaja Malaysia(TLDM)Lambang TLDMDibentuk27 April 1934Negara MalaysiaAliansiYang di-Pertuan AgongCabangAngkatan LautPeranPertahanan dan Keamanan LautJumlah personel18.000 personel[1]Bagian dariAngkatan Tentara MalaysiaMarkas BesarMarkas Tentara Laut, Kementerian Pertahanan, Markas Armada di LumutMotoSedia Berkorban PertempuranPerang Dunia IIKedaruratan MalayaKonfrontasi Indonesia-MalaysiaSitus webwww.navy.mil.myTokohPanglima Tentara Lau...

 

This article does not cite any sources. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Lulua River – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (February 2018) (Learn how and when to remove this template message) The Lulua River in the Kasai catchment (center right) Lulua River (French: Rivière Lulua) is a river in the Congo basin in Africa situated in the Democ...

У этого термина существуют и другие значения, см. Mark. Марк I Тип Первый американский программируемый компьютер Производи­тель IBM Дата выпуска 7 августа 1944 Процессор сложение: 3 операции в секунду; умножение: 6 секунд; деление — 15,3 сек. Масса 4,3 т Наследник Harvard Mark II[d]  М...

 

DVD with the size and shape of a business card A DVD card, also called Business Card DVD,[1] is a DVD with the size and shape of a business card. Much like a traditional DVD, is an optical based media whose primary function is DVD-video playback and data storage. In recent years, the DVD card format has been used in the retail market to distribute sports and entertainment titles. However, leveraging its affinity with business, loyalty and payment cards, the DVD Card has also been used...

 

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!