Egiptoera[1] Egiptoko jatorrizko hizkuntzarik zaharrena da, afroasiar hizkuntzen adarrekoa. Egiptoerazko idazkunik zaharrenak K.a. 3400 ingurukoak izanik[2], munduko hizkuntzetan lekukotasunik zaharrenetakoak ditu. II. mendetik XVII. menderaren amaierara arte lekukotzen den bere ondorengoari koptoera esaten zaio. Egungo Egiptoko hizkuntza nazionala Egiptoko arabiera da, musulmanek herrialdea konkistatu zutenetik epeka-epeka koptoera ordezkatu zuena. Hala ere, Eliza Ortodoxo Koptoak egun oraindik koptoera erabiltzen du hizkuntza liturgiko moduan. Litekeena da egun oraindik zenbait hiztunek koptoeraz erraz egitea[3][4].
Historian zehar honako bilakaera izan zuen:
- Egiptoera arkaikoa (K.a. 2600 baino lehen)
- Antzinako egiptoera (K.a. 2600 - K.a. 2000)
- Egiptoera ertaina (K.a. 2000 - K.a. 1300)
- Egiptoera berantiarra (K.a. 1300 - K.a. 700)
- Demotikoa (K.a. VII. mendea - V. mendea)
- Koptoera (II. mendea - XVII. mendea)
- Arabiera (XVII. mendea - XXI. mendea)
Erreferentzia
Kanpo estekak