Hipotesi batek dioenez, bepsaera oso hizkuntza gaztea da karelieratik XVII. mendearen hasieran eratorri baitzen.
Hizkuntza hau nagusiki Kareliako Errepublikan mintzatzen da, baita Leningrad eta Vologdaoblastetan ere. 2010an Errusian 3613 hiztun zeuden eta gaur egun hizkuntza arrisku larrian dago hiztun gehienak zaharrak direlako eta haurrek hizkuntza ia ez dutelako ikasten.
Denbora luzez ez zuen idazketarik izan eta idazketa bakarrik 1990 urteen hasieran lortu zuen; gaur egun Latindar alfabetoaren aldaeraz idazten da.
Bepsaerazko egunkari bakarrari «Kodima» («Sorterria») deritzo eta Petrozavodsk hirian argitaratzen da.
Izena
Hizkuntzaren izena bepsen berezko izenatik eratorri zen; herri horren berezko izena vepsläižed da (singularreko forma vepsläine da). Bepsaeraren idazketa sortu aurretik hori herriaren izen bakarra zen; veps hitza (vepsad pluralean) errusieratik mailegatuta dago.
Veps hitzaren jatorria ez dago argi; agian, Mezhozerye-ko (Межозерье — Onega eta Ladoga aintziren arteko lurraldea) bepsen aurreko biztanleriarekin lotuta dago.
Idazketa
Gaur egun hizkuntza latindar alfabetoaren aldaeraz idazten da: