Himba (singularra: OmuHimba, plurala: OvaHimba) 50.000 pertsona inguruko biztanleria duen herri indigena da, Namibia iparraldeko Kunene Eskualdean (antzina Kaokoland) eta, Angolan, Kunene ibaiaren beste aldean bizi dena[1][2]. Badira ere, talde gutxi batzuk OvaTwaren ezkerraldean, halaber, OvaHimba direnak, baina hauek ehiztari-biltzaileak dira. OvaHimba erdi-nomada dira, artzainak, Namibia iparraldeko eta Angola hegoaldeko Hereroengandik kulturalki bereizgarriak, OtjiHimba hitzegiten dute, Bantu familiakoHereroeraren aldaera bat, Niger–Kongo [3]hizkuntzetako bat[4].
OvaHimba Namibiako azken herri erdi-nomada dira[5].
Kultura
Bizirauteko ekonomia
OvaHimba nagusiki, abeltzainak dira[6], zaintzen dituzten arrazak buztan-lodiko ardiak eta ahuntzak izaten dira, baina aberastasunaren neurria behien kopuruak ematen du. Halaber, lehorreko landareak landatzen dituzte, hala nola, artoa eta artatxikia. Abeltzaintza da esne eta haragi iturri nagusia OvaHimbaentzat[6]. Bere dieta arto irinez, oilo arrautza, basa-belar eta eztiz osatua da. Noizean behin, eta kasu berezietan, abeltzaintzaren emaitza saltzen dute diru trukean. Nekazaritzatik kanpo dauden negozioak, soldatak eta ordainsariak, pentsioak, eta beste diru sarrerak oso zati txikia dira OvaHimbaen bizibidean, gehienbat, naturaguneen babesaren alde egiten duten lanagatik, adinekoen pentsioak, eta lehorteguneei Namibiako gobernuak ematen dizkien laguntzetatik datoz.
Eguneroko bizitza
Emakumeek eta neskek, gizonek eta mutilek baino lan gehiago egiten dute, adibidez, ura herrira eramaten dute, mopane egurrezko etxeak atondu buztin gorri eta behi-simaurraz eginiko ohiko nahasketaz[4], egurra bildu, landatutako edankuiak zaindu esne garratzez hornituak izateko, sukaldatu eta bazkariak zerbitzatu, eta baita artisautza lanak; eskulanak, arropa eta bitxiak eginez. Behiak eta ahuntzak jezteko erantzukizuna ere emakume eta neskei dagokie[7]. Beraiek ere zaintzen dituzte seme-alabak, eta edozein emakume edo neskak zaindu ahal du beste emakume batena. Gizonen zeregin nagusiena abeltzaintzaz arduratzea da, artzaintzaz, askotan familia eta etxetik urrun denbora luzez ematen dutela[6], animalien hilketaz, eraikuntzaz, eta tribal herrien buruekin kontseiluak antolatzeaz.
Familia zabal baten kideek, etxalde batean bizi ohi dira (onganda), herri txiki baten, okuruwo (arbasoen su sakratua) eta abere sakratuak gordetzeko kraal baten inguruan, biribilean, etxolak eta lanerako aterpeak antolatuz[3]. Bai, sua eta bai abeltzaintza ere estuki lotuta daude hildako arbasoen gurtzearekin, su sakratuak arbasoen babesa irudikatzen du eta abere sakratuek "gizakiak eta arbasoen arteko harremanak ahalbidetzen dituzte"[8][6].
Arropa eta orrazkera
Bai Himba gizonak, bai emakumeak, Kaokoland inguruneko eta bertako klima bero eta lehorrerako diren jantzi tradizionalak janzten dituzte, gehienetan hauek, besterik gabe, txekorlarruz eginiko gona antzeko bat izaten da, batzuetan gaur egungo oihalez eginak, eta noizean behin, oinetarako sandaliak, pneumatiko zaharrez eginiko zolekin[3]. Batez ere Himba emakumeek, baina baita Himba gizonek ere, otjize izeneko pasta batez estaltzen dute gorputza, gurin olio eta okre pigmentuz egina, klima lehor eta beroan ur eskasia denez azala garbitzeko eta, aldi berean, eltxoen ziztadaz babesteko erabiltzen dute. Kosmetika nahasketa honek, askotan omuzumba zuhaixken erretxina usaintsuarekin nahastuta, azal eta ilekotxirikordei kolore laranja edo gorrixka bereizgarria ematen die, baita testura eta estiloa. Otjize, oso desiragarria den edertasun estetikorako kosmetikoa da, lur aberatsaren kolore gorria eta bizitzaren funtsa den odolarena sinbolizatzen du, eta bat dator OvaHimbaren edertasun idealarekin[9].
Orrazkera eta bitxiak oso garrantzitsuak dira OvaHimben artean, komunitatearen barruan duten estatusa eta adina adierazten dute.[9]Haur txikiei ilea guztiz mozten zaie edo burugainean ile mordoxka motz bat uzten, hau laster txirikordatu egiten zaie, luzatzean buruaren atzekaldera doa txirikorda bakarrean mutilen kasuan eta neska gazteenean, bi txirikorda aurpegirantz doaz, askotan beren begien paraleloki, forma oruzo taldeak zehazten du (aita-lerroko leinu taldea) eta daramaten estiloa nerabezarora iritsi arte irauten du[9]. Neskatxa batzuek, salbuespena gisa, txirikorda bakarra daramate aurrerantz eta honek bikia dela esan nahi du.[9]
Pubertarotik aurrera, mutilak txirikorda bakarrarekin jarraituko dute, neskak ordea, otjize testuradun txirikorda asko izango dituzte, batzuk neskaren aurpegia belatzeko antolatuak, egunerokotasunean elkarrekin lotzen dituzte, eta aurpegitik kendu.[9] Gutxienez urtebetez ezkonduak diren, edo haur bat izan duten, emakumeek buruko apaindu bat daramate, ardi larruz egina, koloretako eta otjizez igurtzitako txirikordekin.[9] Gizon gazte ezkongabeek atzeraka doan txirikorda bakarrarekin jarraitzen dute, ezkonduek, berriz, txano edo burua biltzen duen zapi bat daramate, azpian, ilea txoirikordarik gabe dutela[9]. Alargun geratzen diren gizonek zapi edo txanoa kentzen dute eta ilea aske uzten. OvaHimbak, ur eskasia dela eta, ilea egur errautsaz garbitzeko ohitura dute[10].[9]
Ohiturak
OvaHimba poligamoak dira[2], batez beste, Himba gizonak bi emazte ditu aldi berean. Goiz adostutako ezkontzak burutzen dituzte. Himba neskak bere aitak aukeratutako gizonarekin ezkontzen dira. Hau nerabezaroaren hasieratik gertatzen denez, 10 urte edo gutxiago dituzten neskak ezkonduta daude. Praktika hau legez kanpokoa da Namibian, eta nahiz eta OvaHimba batzuk uko egin, oso hedatuta dago[11]. Himba herrian, ohikoa da iragatze erritu bezala, mutilak erdaintzea nerabezaroa baino lehen. Himba mutila gizontzat jotzen da ezkondu bezain pronto, baina Himba neskak ez dira emakumetzat hartzen haur bat erditu arte.
Gizartea
OvaHimba gehienak, landa inguruneetan eta baserrietan, kultur bizimodu desberdin batean bizi diren arren, gizarte dinamikoak dira, eta ez dira tokiko hiri kultura joeretatik guztiz isolatuta. OvaHimba beste talde etniko eta hirietako joera sozialekin bizi eta elkarreragiten dute. Batez ere, Opuwotik, Kunene Eskualdeko hiriburutik gertu bizi direnak, maiz bidaiatzen dute supermerkatuetan erostera[12], merkataritzak ematen dien erosotasunagatik, janaria salerosteko eta osasun arreta jasotzeko.
Tribal egitura
Bizi diren basamortuko klima gogorra dela eta, eta kanpo eraginetik bananduak daudenez, OvaHimbako bizimodu tradizionala mantentzea lortu dute. Kideak, ondorengo bikoitza oinarritzat duen egitura tribalean bizi dira, muturreko ingurugiroan bizitzen laguntzen diena.
Ondorengo bikoitzapean, tribuko kide bakoitzari bi klan dagozkio: bata aita bidezkoa (oruzo izenekoa) eta bestea ama bidezkoa (eanda izenekoa)[8]. Himba klanetako burua bertako gizon zaharrena da. Seme-alabak aitaren klanarekin bizi dira eta alabak ezkontzean, senarraren klanera doaz bizitzera. Hala ere, aberastasunaren herentziak ez du aita lerroa jarraitzen, amaren lerroa baizik, hau da, semeak bere aitaren ganadua oinordetzan jaso ordez, ama aldeko osabarena jasoko du[3].
Ondorengo bikoitza talde gutxi batzuetan bakarrik aurkitu daiteke Mendebaldeko Afrikan, Indian, Australian, Melanesian eta Polinesian, eta antropologoek sistema onuragarritzat jotzen dute muturreko ingurunetan bizi diren taldeentzako, eremu zabal batean gizabanakoari bi familia multzoen baitan egoteko aukera ematen diolako[14][6].
1980ko hamarkadan bazirudien OvaHimba bizimoduaren amaiera zetorrela, klima baldintza bereziki kaltegarri eta gatazka politikoen ondorioz[15]. Lehorte larri batek abereen %90 hil zuen eta askok ganadua utzi eta errefuxiatu bihurtu ziren Opuwo hirian, txabola auzoetan biziz Nazioarteko Gizaldeko Laguntzapean edo Koevoet unitate paramilitarretara gehituz, abeltzaintzan izan zituzten galerak eta gosetea sahiesteko.[15]Angolako mugan zehar bizi ziren OvaHimba, noizean behin bahituak izan ziren Hegoafrikako Mugako gerran, bahituri gisa batzuetan eta bestetan Namibiako Herri Askapenerako Armadara behartuta sartzeko (PLAN, SWAPOko armada)[15].
Erlijioa
OvaHimba monoteistak dira, Ndjambi dute Jainkotzat baina ez dute bereziki gurtzen. Indar gehiago du klanaren arbasoen gurtzeak eta Mukuruk, lehen gizonak. Arbasoek bedeinkatu eta madarikatu dezaketen bitartean bakarrik ahal du Mukuruk ere bedeinkatu[8][3]. Familia bakoitzak bere arbasoen su sakratua du, su-zaintzaileak zaintzen duelarik. Zazpi edo zortzi egunero, su-zaintzailea su sakratura hurbiltzen da, familiaren izenean Mukuru eta arbasoekin hitzegitera[8]. Askotan, Mukuru urrutiko erreinuren batean lanpetuta dagoenez, arbasoak dira Mukururen ordezkariak[8].
OvaHimbak omitin sinesten dute, batzuen esanetan sorginkeria bezala itzultzen da baina, beste batzuek, "magia beltza" edo "botika gaiztoa" deritzote[8]. OvaHimba batzuek heriotzaomitik eragiten duela uste dute, edo, hobeto esanda, norbaitek helburu maltzurrekin omiti erabiliz[8]. Gainera, batzuen ustetan, omiti erabiltzen duten pertsona gaiztoek, beste baten buruan pentsamendu txarrak jarri ditzakete edo ezohiko gertaerak sortu (hala nola, gaixotasun arrunt batek norbaiten bizitza arriskuan jartzen duenean)[8]. Omiti erabiltzaileek ez diote beti bere biktimari zuzenean erasotzen; batzuetan sendiko bat edo maite duena kaltetzen dute[8]. Honelakotan OvaHimbak Afrikako sendalari-sorgina kontsultatzen dute, aparteko gertaeraren atzean zer dagoen edo omitiaren iturria zein den agerian jartzeko[8].
Namibiaren Independentzia geroztik
OvaHimba herria arrakastatsua izan da bere kultura eta bizimodu tradizionala mantentzen.
Honela, OvaHimbak nazioarteko ekintzaileekin batera lanean aritu dira, beren arbasoen lurrak urpetuko zituen, Kunene Ibaian proposatutako presa hidroelektriko bat blokeatzeko[16]. 2011an, Namibiak Orokawen, Baynes Mendietan, presa berri bat eraikitzeko plan berri bat iragarri zuen. OvaHimbak 2012kootsailean presa hidroelektrikoaren aurkako beren protesta Adierazpena aurkeztu zuten Nazio Batuen, Afrikar Batasuna eta Namibiako Gobernuaren aurrean[17].
Norvegia eta Islandiako Gobernuek Himba haurrentzako eskola mugikorrak finantzatu zituzten, baina Namibiak 2010ean bere gain hartu zituenetik eskolak finkoak dira. Himba liderrak kulturalki desegokitzat jotzen dute eskola sistema; beren kultura, identitatea eta bizimodua mehatxatzen duela diote[6].
Giza eskubideak
Ovatwa azken ehiztari eta biltzaile talde batzuk Kunene eskualdean, Namibiako iparraldean, segurtasun eremuetan sartuak daude, Himba buruen kexen arren, Ovatwak han bere baimenik gabe eta, beren nahien aurka bait daude[18].
Lehenak, "Ovahimba, Ovatwa, Ovatjimba eta Ovazemba kaltetuenen deklarazioa, Baynes Mendietako Orokawe presaren aurka"[17] deiturikoa, Kunena ibaiaren ondoan bizi diren eskualdeko Himba buruzagien eta komunitateen kontrako arrazoiak deskribatzen ditu.
Bigarrenak, "Namibiako Kaokolandeko Himba buruzagi tradizionalen adierazpena"[20] deiturikoa, Namibiako Gobernuak urratu dituen eskubide zibil, kultural, ekonomiko, ingurumenarekiko, gizarte eta politikoak zerrendatzen ditu.
2012koIrailan, Herri Indigenen Eskubideei buruzko Nazio Batuen Kontalari Bereziak OvaHimbak bisitatu zituen eta haien kezkak entzun; inguruko tribuetako buruzagien jurisdikziopean daudela gutxiengo komunitateen izenean erabakiak hartzen dituztelarik. Bere ustez, ohiko buruzagien onartzea falta da, Namibiako zuzenbidearen arabera, gutxiengo indigenen tribuen "lur komunak" aintzatespena falta dela[21].
2012koazaroaren 23an, Omuhonga eta Epupa eskualdetako ehundaka OvaHimba eta Zemba Okanguatin protestatu egin zuten Baynes Mendietan, Kunene Ibaian, presa eraikitzeko Namibiak duen planaren aurka, beren lur tradizionaletan meatzaritza jarduerak gehitzearen kontra, eta giza eskubideen urraketen aurka[22].
2013komartxoaren 25ean, 1.000 Himba baino gehiagok protesta egin zuten berriro, oraingoan Opuwoan, Namibian bizi dituzten giza eskubideen urraketen aurka. Bere frustrazioa adierazi zuten Himba tradiziozko buruzagiak "Agintari tradizionalak" bezala aitorpen falta izateagatik gobernuaren aldetik[23]; Namibiako planak Orokawe presa Baynes Mendilerroan eraikitzeko Kunene ibaian OvaHimbak kontsultatu gabe, eraikuntza planak onartzen ez dituztenak; hezkuntza kulturalki desegokia; beren ohiko lur eremu batzuen legez kanpoko hesiketa; eta mendeetan zehar bizi izan diren lurraldeko jabetza eskubide eza. 2002ko Komunitate Lurreko Erreforma Legearen ezarpenaren aurka ere protestatu zuten[24].
2013kourriaren 14ean, Kaipka Himba buruzagiak, Epupa bere eskualdearen eta komunitatearen izenean Wild Girls, alemaniar RTL errealitate TB ikuskizuna, gaitzetsi zuen, Himba jende eta herritarrak modu okerrean erabiltzen bait zituen, eta saioen geldialdia eskatu zuen, Himba jendearen kultura eta izaeraz iseka egingo zutelako[24].
2014komartxoaren 29an,Angola eta Namibiako OvaHimbak, protestan abiatu ziren berriz ere, presaren eraikuntzaren aurka eta gobernuak beren eskualdeko Himba buruzagia erostearen saiakeraren aurka. Epupa eskualdeko, presak gehien kaltetuko zuen eskuladeko Himba komunitateak sinatutako gutunean, buruzagi tradizionalek zera azaldu zuten; eroskeriaren ondorioz buruzagi ohiak sinatutako baimen inprimiakiak ez zuela inongo baliorik, beraiek presaren kontra jarraitzen bait zuten[24].
Ikerketa antropologikoak
Koloreen pertzepzioa
Hainbat ikertzaileek OvaHimba koloreen pertzeptzioa aztertu dute[25]. OvaHimbak lau kolore izen erabiltzen dituzte: zuzuurdin, gorri, berde eta morearen tonu ilunei dagokio; vapazuria da eta horiaren zenbait tonu; buru,berde eta urdin zenbait tonu; eta dambuberde, gorri eta marroiaren beste zenbait tonu. Horrek, OvaHimbak Herero kolore kategoria batean dauden bi kolore bereizteko hartzen duten denbora luzatzen duela uste da, bi kolorekoak kategoria desberdinetan bereizten duten hizkuntzadun pertsonekin alderatuta[26][27].
Himba herri bat Opuwo iparraldetik 15 km-tara, Namibia.
Himba emakume bat eta bere familiko batzuk zutik bere aitaren etxean Otutatin, Kunene Eskualdean, Namibia.
Himba emakumea lanean, Namibia.
Himba neska nerabea ile aurpegirantz orraztua, belo moduan.
Himba gizonezko artzaina.
Himba emakume bat sua prestatzen. Himba txabola atzeko planoan.
Himba kultura eta kliman ohikoa den bezala, Namibia iparraldeko Himba neska gona tradizionala janzten du, larruz egina, orrazkerak eta bitxiek bere gizarte estatusa adierazten dute.
David P. Crandall: "The Place of Stunted Ironwood Trees: A Year in the Lives of the Cattle-herding Himba of Namibia" ; ed.A&C Black, 2000; ISBN 978-0826412706
Peter Pickford, Beverly Pickford, Margaret Jacobsohn: Himba; ed. New Holland Argitaletxeak (ERRESUMA batua) Ltd, 1990; ISBN 978-1-85368-084-7
Klaus G. Förg, Gerhard Burkl: Himba. Namibias ockerrotes Volk; Rosenheim: Rosenheimer Verlagshaus, 2004; ISBN 3-475-53572-6 (alemanez)
Rina Sherman: Ma vie avec les Ovahimba; Paris: Hugo et Cie, 2009; ISBN 978-2-7556-0261-6 (frantsesez)
هنري فرايدلاندر معلومات شخصية الميلاد 24 سبتمبر 1930 برلين الوفاة 17 أكتوبر 2012 (82 سنة) [1] بانجور مكان الاعتقال معسكر أوشفيتز بيركينومعسكر الاعتقال نوينجامىحي اليهود وودج مواطنة الولايات المتحدة ألمانيا الحياة العملية المواضيع مؤرخ، وتاريخ، وال...
Artikel ini bukan mengenai Mimi Loma. Mimi LanaMimi Lana, 2012.LahirMimi Rozaiana binti Zainal Abidin21 November 1995 (umur 28)Taiping, Perak, MalaysiaTempat tinggalKuala LumpurPekerjaanAktris, modelTahun aktif2012–kini Mimi Rozaiana binti Zainal Abidin (lahir 21 November 1995)[a] atau lebih dikenali sebagai Mimi Lana (Jawi: ميمي لان) adaah seorang aktris dan model wanita asal Malaysia.[1] Karirnya dimulai setelah menjadi salah satu peserta Dewi Remaja 2014/...
Juvénal HabyarimanaPresiden Rwanda KetigaMasa jabatan5 Juli 1973 – 6 April 1994Wakil PresidenFroduald KaramiraPendahuluGrégoire KayibandaPenggantiThéodore Sindikubwabo Informasi pribadiLahir(1937-03-08)8 Maret 1937Gisenyi, RwandaMeninggal6 April 1994(1994-04-06) (umur 57)Kigali, RwandaKebangsaan RwandaPartai politikMRNDSuami/istriAgathe HabyarimanaSunting kotak info • L • B Juvénal Habyarimana (8 Maret 1937 – 6 April 1994) adalah politiku...
Pour les articles homonymes, voir Parmentier. Cet article est une ébauche concernant un homme politique français et le Nord-Pas-de-Calais. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. André Parmentier Fonctions Député du Pas-de-Calais 2 janvier 1956 – 8 décembre 1958(2 ans, 11 mois et 6 jours) Législature IIIe (Quatrième République) Groupe politique Socialiste Conseiller général du ...
Indian actor and comedian Satya AkkalaSatya in 2013BornSatya Akkala[1]Amalapuram, Andhra Pradesh, India[2]OccupationsActorcomedianYears active2011–present Satya Akkala is an Indian actor and comedian who works in Telugu films. He won the SIIMA Award for Best Comedian – Telugu for Chalo (2018). Career Satya hails from Amalapuram, Andhra Pradesh.[2] He discontinued his B. Tech education from BVC Institute of Technology and Sciences, to pursue a career in films. ...
Jacobus Kapteyn Jacobus KapteynJacobus Kapteyn, pintura de Jan Veth (1921) Conhecido(a) por Descoberta da evidência da curva de rotação galáctica Nascimento 19 de janeiro de 1851Barneveld Morte 18 de junho de 1922 (71 anos)Amsterdam Nacionalidade neerlandês Alma mater Universidade de Utrecht Prêmios Medalha de Ouro da RAS (1902) Medalha James Craig Watson (1913) Medalha Bruce (1913) Campo(s) Astronomia Jacobus Kapteyn por ocasião do aniversário de 40 anos como professor em G...
Cheshire East CouncilTypeTypeUnitary authority HistoryFounded1 April 2009Preceded byCheshire County Council Congleton Borough Council Crewe and Nantwich Borough Council Macclesfield Borough CouncilLeadershipMayorDavid Marren, Independent since 18 May 2022[1] LeaderSam Corcoran, Labour since 22 May 2019[2] Chief executiveDavid Parr OBE (interim) since October 2023[3] StructureSeats82 councillors[4]Political groups Conservative (33) Lab...
Hospital in Anglesey, WalesCefni HospitalBetsi Cadwaladr University Health BoardCefni HospitalShown in AngleseyGeographyLocationLlangefni, Anglesey, WalesCoordinates53°15′24″N 4°18′15″W / 53.2566°N 4.3041°W / 53.2566; -4.3041OrganisationCare systemNHS WalesTypeSpecialistServicesSpecialityCare for the elderlyHistoryOpened1993LinksListsHospitals in Wales Cefni Hospital (Welsh: Ysbyty Cefni) is a health facility in Llangefni, Anglesey, Wales. It is managed by ...
مراحل التألق الحراري الثلاث كما لخصها إيتكن (1985، 1998) تنطبق على كرستالة كوارتز (كيزارس، 2008b) جزء من سلسلة مقالات حولعلم طبقات الأرض الفروع الرئيسية جيولوجيا جيوفيزياء طرق التأريخ الجيولوجي تأريخ نسبي تحديد العمر الحقيقي تأريخ إشعاعي جيوكرونولوجي الفروع المتعددة لعلم الجيو...
American politician (born 1963) For other people named John Delaney, see John Delaney (disambiguation). John DelaneyOfficial portrait, 2013Member of the U.S. House of Representativesfrom Maryland's 6th districtIn officeJanuary 3, 2013 – January 3, 2019Preceded byRoscoe BartlettSucceeded byDavid Trone Personal detailsBornJohn Kevin Delaney (1963-04-16) April 16, 1963 (age 60)Wood-Ridge, New Jersey, U.S.Political partyDemocraticSpouse April McClain (m....
Уиз Халифа с синглом «See You Again» 14 недель не покидал 1-й позиции чарта. The Weeknd лидировал с 3 разными синглами в сумме 17 недель. Список R&B синглов № 1 в США в 2015 году составлен на основе еженедельного хит-парада лучших песен в стилях ритм-энд-блюз и хип-хоп в США 2015 года, публи...
1984 Philippine constitutional plebiscite January 27, 1984 Representation in the Batasang Pambansa to be via districts For 83.94% Against 16.06% Abolishing the Executive Committee and restoring the vice presidency For 82.99% Against 17.01% Allowing indigents to possess public land via grants For 69.25% Against 30.75% Undertaking an urban land reform program For 68.59% Against 30.75% Politics of the Philippines Government Constitu...
Сергій БрикайлоСергій Олександрович Брикайло Старший сержант Командир взводуЗагальна інформаціяНародження 29 вересня 1976(1976-09-29)Кривий Ріг, Дніпропетровська областьСмерть 19 жовтня 2022(2022-10-19) (46 років)Поблизу Нова Кам'янка (Бериславський район), Херсонська область(пора...
Some of this article's listed sources may not be reliable. Please help this article by looking for better, more reliable sources. Unreliable citations may be challenged or deleted. (January 2016) (Learn how and when to remove this template message) Battle of Nerva IslandPart of the Eastern Front of World War IIT35, sister ship of T31 and T30 of the Elbing classDate19–20 June 1944Locationclose Nerva Island in Gulf of Finland60°16′01″N 28°16′59″E / 60.267°N 28.283°...
Australian rules footballer Australian rules footballer Dylan Roberton Roberton playing for St Kilda in June 2017Personal informationFull name Dylan RobertonDate of birth (1991-06-21) 21 June 1991 (age 32)Original team(s) Dandenong Stingrays (TAC Cup)Draft No. 49, 2009 National Draft, FremantleHeight 194 cm (6 ft 4 in)Weight 88 kg (194 lb)Position(s) DefenderPlaying career1Years Club Games (Goals)2010–2012 Fremantle 37 (5)2013–2020 St Kilda 92 (15)Total ...
Antonio Bisaglia Información personalNacimiento 31 de marzo de 1929 Rovigo (Italia) Fallecimiento 24 de junio de 1984 (55 años)Santa Margherita Ligure (Italia) Causa de muerte Ahogamiento Nacionalidad Italiana (1946-1984)Lengua materna Italiano EducaciónEducado en Universidad de Padua Información profesionalOcupación Político Cargos ocupados Diputado de la República Italiana (1963-1968)Diputado de la República Italiana (1968-1972)Diputado de la República Italiana ...
Human settlement in Northern IrelandTattyreaghIrish: An Táite Riabhach[1]Tattyreagh townlandTattyreaghLocation within Northern IrelandPopulation125 DistrictOmaghCountyTyroneCountryNorthern IrelandSovereign stateUnited KingdomPostcode districtBT78PoliceNorthern IrelandFireNorthern IrelandAmbulanceNorthern Ireland UK ParliamentTyrone WestWebsitehttp://tattyreaghgac.weebly.com/ List of places UK Northern Ireland 54°29′N 7°19′W / 54.49°N 7.31°...
Election for Governor of Montana For related races, see 1976 United States gubernatorial elections. 1976 Montana gubernatorial election ← 1972 November 2, 1976 1980 → Turnout74.60%10.00[1] Nominee Thomas Lee Judge Bob Woodahl Party Democratic Republican Running mate Ted Schwinden Antoinette Fraser Rosell Popular vote 195,420 115,848 Percentage 61.7% 36.6% County results; blue counties were won by Schwinden, red by Woodahl, and green by Mahoney. G...
الشيخ إده بالي معلومات شخصية الميلاد 1206قرية موكور الوفاة 1326بيله جك مكان الدفن ضريح إده بالي، بيله جك الديانة الإسلام الأولاد رابعة بالا خاتون الحياة العملية المهنة شيخ الإسلام وفقيه على المذهب الحنفي تعديل مصدري - تعديل رسالة الغازي أرطغرل إلى ابنه عثمان الأول، مو...