Arto

Arto
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaPoales
FamiliaPoaceae
LeinuaAndropogoneae
GeneroaZea
Espeziea Zea mays
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakkontserbako arto, maizena, Arto olio, corn husks (en) Itzuli, maize straw (en) Itzuli, corncob (en) Itzuli, corn kernel (en) Itzuli eta corn stover (en) Itzuli
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…
Zea mays "fraise"
Zea mays "Oaxacan Green"
Zea mays 'Ottofile giallo Tortonese'

Artoa (Zea mays) urteroko gramineoen familiako landare belarkara da, bai gizakiek bai animaliek jateko landatzen dena. Munduko zerealik landatuena da, garia eta arroza gaindituz. Erdialdeko Ameriketan landatu zen lehen aldiz. Europara 1492an iritsi zen.[1]

Historia

Matsuokak eta beste batzuek 2002an egindako ikerketaren arabera, artoaren etxekotzea behin gertatu zen, Mexikoko hegoaldean duela 9.000 urte, eta gaur arte iritsi diren artoen artetik, motarik zaharrenak Mexikoko goialdekoak dira[2]. Handik, artoa Ameriketan barna zabaldu zen bi bideri jarraituz. Horrek bat egiten du erregistro arkeologikoetan oinarritutako ereduarekin, hor iradokitzen baita askotariko artoak zeudela goialdeetan, behealdeetan barreiatu baino lehen.

XVI. mendean, kristobal kolonek[3] gausa asko ekarri zuen amerikatik eta horietako bat, artoa zen.

Olmekek eta maiek klase askotako artoak hazten zituzten. K.a. 2500 inguruan, laborea hasi zen zabaltzen Ameriketan barna. Europarrak Ameriketara joan ondoren, XV. mendearen bukaeran eta XVI.aren hasieran, esploratzaileek eta merkatariek Europara eraman zuten artoa. Handik munduko gainerako tokietara zabaldu zen, oso egokia baita klima desberdinetan hazteko. Azukre asko duten barietateak (arto gozoa) gizakien kontsumorako erabiltzen dira, eta beste barietate batzuk, berriz, animalien bazkarako, olioa egiteko, hartzitu eta destilatzeko bourbon whiskey gisako edarietan, besteak beste.

Laborantza

Haren haziarengatik landatzen da. Ereintza (ereite) aldia apirila eta maiatza bitartean da. Soroan zehar lerro zuzenak egiten dira eta lerroan zehar gune batzuetan, haziak botatzen dira, hazi batetik bestera 1 mmko luzera utziz; gune batean 2-3 hazi inguru bota. Ondoren, ernetzen hasten direnean, bakandu, hau da, komeni ez direnak aitzurrarekin kentzen dira.

Abuztu-iraila ingururako helduta daude jada eta orduan artaburuak kendu eta etxeko teilatupean jarri zintzilikatuta lehor dadin. Artaburua garanduta gorde nahi bada, martxoko ilbeheran garandu, horrela tximeletarik eta sitsik ez ateratzea lortuko baita.

Ekoizpena

Arto-ekoizle handienak 2013an
Herrialdea Ekoizpena (tonetan)
AEB 353,699,441
Txina 217,730,000
Brasil 80,516,571
Argentina 32,119,211
Ukraina 30,949,550
India 23,290,000
Mexiko 22,663,953
Indonesia 18,511,853
Frantzia 15,053,100
Hego Afrika 12,365,000
Mundu osoa 1,016,431,783

Erabilera

Erabilpen anitz ditu: animalien (oiloen, behien…) kontsumorako, indaba landareak eusteko eta laban lehortutakoan irina egiteko.

Artoak Euskal Herrian XVI. mendean landa-ekonomian sortu zuen iraultza

Euskal Herritarren bizimoduan ez ezik, bertako ekonomian, kulturan eta paisaian ere eragin itzela izan duen artoak.[1]

Artoak Europara egin zuen benetako jauzia XV. mende bukaeran etorriko zen. Kristobal Kolonek bere egunerokoetan jaso zuen Antilletako herriek “artatxikiaren antzeko” zereal bat lantzen zutela, urte osoan zehar landu ere. 1493an zenbait hazi ekarri zituen Iberiar penintsulara itzultzerakoan, egindako bidaiaren froga gisa.[1]

Gaztelan, Katalunian eta Andaluzian, adibidez, mendea agortu aurretik erein ziren lehen haziak. Handik, labore berria Europa hego-mendebaldeko beste hainbat lurraldetan hedatu zen XVI. eta XVII. mendeetan zehar: Portugalen –eta, haren bidez, Afrika mendebaldeko kolonietan–, kantauriar kostalde osoan, Akitanian, Savoian, Po ibaiaren lautadan, eta abar. Hasiera batean abereak elikatzeko baliatu zen arren, berehala sartu zen laborari pobreen dietan, indar handiz gainera; horren lekuko dira Italia iparraldeko gastronomiaren bereizgarri bihurtu zen polenta, edo Euskal Herriko boroa eta taloa. Artoa biziki ongi egokitu zen tokiko klimara eta lurretara eta, berandu gabe, beste zereal batzuk desplazatu zituen, artatxikia, kasu.[1]

Taloak
Lehenago artoa zena artatxiki bihurtu zen.

Larramendik Gipuzkoako Korografia liburuan (1754) jaso zuen artoa “jende pobrearen eta laborarien ogia” zela. Mendian lanean ibiltzen ziren ikazkin, egurgin eta abarrek ez zuten gari-ogirik nahi izaten, artoz egindakoa baizik, lan egiteko indar handiagoa ematen zielakoan. Hain handia izan zen artoak Europako hainbat tokitan izan zuen arrakasta, ezen beste zereal batzuk ordeztu eta haien izena ere hartu baitzuen. Euskara da horren adibide argia; ordura arte arto izena zuten zereal txikiak desplazatu eta izena ere kendu zien, haientzat artatxiki izena sortuta. Gauza bera gertatu zen beste hizkuntza batzuetan ere (galizieraz: millo; portugesez: milho; edota piemonteraz:melia).[1]

Artoak laborantza intentsiboagoa egiteko aukera ematen zuen. Alor berean hainbat labore lugorririk gabe txandakatzean, etekinak nabarmen emendatu ziren; baina, aldi berean, lurra agor zedin ekiditeko, ongarria gehitzeko beharra sortu zen. Simaurra etxeetan ekoizten zen, azienden gorotza eta gernua iratzearekin nahastuta.[1]

Alabaina, ongarritzeak albo-kalteak ere bazituen, lurzoruak azidifikatzea, bereziki. Arazo horri aurre egiteko, hau da, lurzoruen pH-a orekatzeko, gero eta ohikoagoa izan zen landetan karea nahastea, bederatzi urtetik behin edo. Praktika horren aipamen zaharrenak XVIII. mende hasmentan kokatzen dira: Baigorriko ordenantzetan 1704an, Beran 1705ean eta Lekunberrin 1709an. Larramendiren Korografia-n jasotzen denez, mende erdirako, kareztatzea Gipuzkoa osoan zegoen hedatuta.[1]

Karobia (Urtoko, Leitza)

Gipuzkoan eta Bizkaian baserri ia guztiek beren karobi propioa eraiki zuten, eta modu deszentralizatuan kudeatzen zuten. Aldiz, kareharria hain ugaria ez zen tokietan –Bidasoa arroan, kasu–, kanpotik ekarri behar zen eta herri bakoitzean kolektiboki ustiatzen zen gisu-labe handi bat egoten zen.[1]

Zubietako errota ekomuseoa

Nekazaritza intentsiboago bilakatzearekin batera, baserriak handitu egin ziren. Fatxada nagusietan balkoi zabalak hedatu ziren artaburuak )eta piperrak, adibidez) lehortzen uzteko; eta atarien aurreko aterpeak artoa aletzeko erabiltzen ziren. Errotek ere bultzada handia jaso zuten garai horretan.

Aldi berean, nekazaritza ordura arte landu gabeko espazioetara hedatu zen. Bilakaera hori ez zen berdina izan toki guztietan: inguru malkartsuetan terraza-sistemak eraiki zituzten, ibai-arroetan drainatzeak eta kostaldeko paduretan polderrak.

Erreferentziak

  1. a b c d e f g h Naberan, Josu. (2024-03-31). «Artoaren iraultza: Ameriketatik etorritako ogia» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-08).
  2. (Ingelesez) Matsuoka, Yoshihiro; Vigouroux, Yves; Goodman, Major M.; G, Jesus Sanchez; Buckler, Edward; Doebley, John. (2002-04-30). «A single domestication for maize shown by multilocus microsatellite genotyping» Proceedings of the National Academy of Sciences 99 (9): 6080–6084.  doi:10.1073/pnas.052125199. ISSN 0027-8424. PMID 11983901. PMC PMC122905. (Noiz kontsultatua: 2020-03-10).
  3. Rubinstein, Rachel. (2023-12-31). «80. Kristobal Kolon: The Yiddish Columbus (Mexico, 1938)» Jews Across the Americas (New York University Press): 351–355. ISBN 978-1-4798-1934-8. (Noiz kontsultatua: 2024-06-14).

Ikus, gainera

Kanpo estekak



  Horiak  
Beilegia Horia Larua Urrekara Chartreuse Beixa
           
Azafrai kolorea Okrea Ziapea Arto kolorea Krema Limoi kolorea
           

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!