Garagarra (Hordeum vulgare) gramineoen familiako urteko landarea da. Gizaki zein animalientzakozereal balio ekonomiko handiko zereala da. Munduan landatutako lehen zerealetako bat izan zen, Eurasian orain dela 10.000 urte[1]. Animaliak elikatzeko erabili da, eta hartzidura bidez garagardoa, whiskia eta gina egiteko zein bakarrik jateko erabiltzen da. Zopa eta erregosi askotan erabiltzen da, munduko ogia askoren oinarria da. Garagarra normalki malta gisa erabiltzen da.
Garagarraren lepos makurtu da, makulua, bakulua egiten du; moztu eta jasotzeko prest dagoela dio. Euskal Herrian isuri mediterranearreko paisaiakoa da.[4]
Jared Diamondek egindako teoriaren arabera garagarra eta beste zereal eta animaliak Eurasian etxekotu izanak garrantzia berezia izan du hurrengo 13.000 urtetan; zibilizazio horiek abantaila izan zuten eta beste batzuk konkistatzeko aukera gehiago izan zituzten[11].
Hieroglifoak
jt determinantea/ideograma
jt ahoskera ohikoa
šma determinantea/ideograma
Garagarrarekin egindako garagardoa izan zen, ziurrenik, Neolitoan gizakiek sortutako lehenengo[12]edari alkoholduna. Gainera, denbora luzez, txanpon gisa erabili zen[12]. Sumerierazko antzinako hitza garagar esateko še-eštub zen (sumerreraz: 𒊺𒄞) eta akkadierazarsuppu[13]. Mesopotamian garagar erramu bat Shala jainkosaren sinboloa zen[14]. Gariarekin batera, Antzinako Egiptoko zereal garrantzitsuena zen, eta ogia zein garagardoa egiteko erabiltzen zen. Garagarra deitzeko jt hitz erabiltzen zuten (hipotetikoi "it" ahoskatua); šma (hipotetiko "XI-ma" ahoskatua) Egipto Garaiko garagarraren izena zen, eta herrialdeko sinboloa zen.
Linear Bko oholtxoetan langileei garagarrean ordaintzen zitzailea agertzen da, Knosos eta Pilosen. GrezianEleusiniar Mesterioen hasierako basean garagarrari garrantzia handia ematen zitzaion. Kykeon edo iniziatuentzako edariak garagarra eta hainbat belar zituen. Praktika honetan garagarra prestatzen zen malta sortu eta alkohol pixka bat sortzeko edarian. Pliniok aipatu zuen gladiadoreeihordearii izeneko janaria ematen zitzaiela, "garagar-jaleak". Hala ere, Erroman garia erabiltzen zela aipatu zuen[17].
Tibeten garagarra oinarrizko elikagai bat da, V. mendetik. Klima epelak gordetzea baimentzen du, eta honen ondorioz armada handiak sortzeko aukera izan zuten[18]. Bertan tsampa izeneko irina sortzen da, oinarrizkoa Tibeteko gastronomian. Irin hau gurinarekin nahasten da, bola txikietan kontsumitzen den masa bat sortuz[19].
Garagarra oso ondo adaptatzen den laborea da. Klima epeletan oso ohikoa da udako labore gisa, eta klima tropikaletan neguko labore gisa. Egun bat eta hiru artean behar ditu ernamuintzeko. Garagarra ondo hazten da klima hotzetan, baina ez da partikularki neguko laborea.
Lurzoruarengazitasunari tolerantzia handiagoa du gariak baino, eta horregatik Mesopotamian K.a. 2. milurtekotik hona gehiago landatu zen. Hala ere, Triticum aestivum, Secale cereale eta Tritiosecale bezain ona ez da negua jasaten. Hazkuntza fase laburra du eta ur eskasiaren aurrean ondo mantentzen da.
Cendrero, Orestes [1938] Nociones de historia natural. Setena edició, París.
Forero, Daniel Gonzalo [2000] Almacenamiento de Granos. UNAD, Facultad de Ciencias Agrarias, Bogotá.
Kent, Norman Leslie [1983] Technology of cereals: An introduction for students of food science and agriculture. Pergamon Press Ltd, Oxford.
Ruiz Camacho, Rubén [1981] Cultivo del Trigo y la Cebada. Temas de Orientación Agropecuaria, Bogotá.
McGee, Harold (1986). On Food and Cooking: The Science and Lore of the Kitchen. Unwin. ISBN 978-0-04-440277-0.
Steven E. Ullrich, , t. 12, John Wiley & Sons, coll. « World Agriculture Series », 2010, 500 p. (ISBN 978-0-470-95862-9, lire en ligne [archive]).
R. von Bothmer, T. van Hintum, H. Knüpffer, K. Sato, , t. 7, Elsevier -année= 2003, coll. « Developments in Plant Genetics and Breeding », 2003, 300 p. (ISBN 978-0-08-053047-5, lire en ligne [archive]).
Liu F, Sun GL, Salomon B, von Bothmer R (2002) Characterization of genetic diversity in core collection accessions of wild barley, Hordeum vulgare ssp. spontaneum . Hereditas 136:67–73
Lund B, Ortiz R, Skovgaard IM, Waugh RW, Anderson SB (2003) Analysis of potential duplicates in barley gene bank collections using re-sampling of microsatellite data. Theor Appl Genet 106:1129–1138
Matus IA, Hayes PM (2002) Genetic diversity in three groups of barley germplasm assessed by simple sequence repeats. Genome 45:1095–1106
Russel JR, Ellis RP, Thomas WTB, Waugh R, Provan J, Booth A, Fuller J, Lawrence P, Young G, Powell W (2000) A retrospective analysis of spring barley germplasm development from ‘foundation genotypes’ to currently successful cultivars. Mol Breed 6:553–568
Simonsohn Barbara (2003), Le jus d'herbe d'orge, Éd. Chariot d'Or. (ISBN 2-911806-40-9)