Animaliek elikatu ondoren, elikaduraren hondakinak kanporatzen dituzte. Jatorrizko elikadurak energia gehiago baduen ere, gorotzek oraindik jatorrizko energiaren %50a eta gehiago izan dezakete.[3] Horretaz baliatzen dira ekosistemako beste animalia edo organismoak, tartean onddo edo intsektu batzuk. Fruitujaleen gorotzek ere, onurak ekartzen dizkiote ekosistemari, bertan landareen haziak daudelako.