Gérard Albert Mourou (Albertville, Frantzia, 1944koekainaren 22a) fisikari eta ingeniari elektriko frantsesa da.[1]2018anFisikako Nobel saria jaso zuen Arthur Ashkin eta Donna Stricklandekin batera. Azken honekin batera asmatutako intentsitate altuko pultsu optiko laburrengatik jaso zuen saria. Teknika hau intentsitate altuko pultsu oso laburrak sortzeko erabiltzen da, ebakuntzan, medikuntzan eta zientzia ikerketa anitzetan baliagarria dena. Gaur egun zalaparta handia dago berak sortutako bideo sexista polemiko baten erruz.[2][3]
1994an, Michiganeko Unibertsitateko bere taldearekin batera, jakin zuen refrakzio autoenfokatuaren oreka eta difrakzio autoatenuante ionizazio bidezko eta laser izpi baten rarefakzioaren terawatteko intentsitateak atmosferan harizpiak sortzen dituela. Izpien gidariak bezala funtzionatzen dutenak, horrela, dibergentzia saihestuz.
2007an, Lazare Carnot Saria jaso zuen; Eta, 2009ko ekainaren 3an, Optical Society of America-ren eskutik Charles H. Townes saria jaso zuen; Optikan, laserretan eta optika kuantikoan saritutako saririk ospetsuena. Ohorezko legioa jaso zuen ere 2012ko uztailaren 13an.[4]