Leo James Rainwater (Council, Idaho, AEB, 1917ko abenduaren 9a - Yonkers, New York, AEB, 1986ko maiatzaren 31a) Estatu Batuetako fisikaria izan zen.
Biografia
Kaliforniako eta Columbiako Unibertsitateetan Fisikako ikasketak egin ondoren, irakaslea izan zen Columbiakoan.
Lehen lehergailu atomikoa sortzeko Manhattan Proiektuan jardun zuen (1942-1946), eta Nevis laborategiko zuzendaria izan zen 1951-1953. eta 1956-1961. urteetan (Columbiako Unibertsitatea).
1975. urtean Fisikako Nobel saria lortu zuen, Aage Niels Bohr eta Ben Mottelson fisikari daniarrekin batera, atomoaren nukleoaz egin zituen ikerlanengatik. Bestalde, atomo muoien X izpien espektroaren lehen neurketa sistematikoak berak egin zituen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
---|
1901–1925 | |
---|
1926–1950 | |
---|
1951–1975 | |
---|
1976–2000 | |
---|
2001–egun | |
---|