Share to: share facebook share twitter share wa share telegram print page

Famagusta

Famagusta
Αμμόχωστος
Zipreko hiria
Administrazioa
Onartu gabeko estatuak Ipar Zipreko Turkiar Errepublika
District of Northern CyprusGazimağusa District
Izen ofizialaGrezieraz Αμμόχωστος Ammóchōstos, turkieraz Gazimağusa/Mağusa
Jatorrizko izenaΑμμόχωστος
Geografia
Koordenatuak35°07′N 33°57′E / 35.12°N 33.95°E / 35.12; 33.95
Map
Altuera21 m
Demografia
Biztanleria40.920 (2011)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakAtenas, Korfu, Esmirna, Antalya, Patras, Struga (en) Itzuli, Tekirdağ (en) Itzuli, Latakia eta Nilüfer (en) Itzuli
gazimagusabelediyesi.org

Famagusta[1] (grezieraz Αμμόχωστος Ammóchōstos, turkieraz Gazimağusa/Mağusa) Zipreko hiria da, ekialdeko itsasertzean kokatutakoa, antzina Arsinoe zegoen lekuan.

Kaiak sakonera handia duenez Erdi Aroan uharteko itsas-portu nagusia izan zen eta Ekialde Hurbilarekin merkataritza oparoa izan zuen. Bertatik sartzen ziren Zetaren Bidetik zetozen produktuak Europara. 1975eko otsailaren 13an Ipar Zipreko Turkiar Errepublika eratu zenetik bertan kokaturik dago Famagusta eta izen bereko barrutiaren hiriburua da.

Izena

Sorreran Arsinoe izena izan zuen[2]. Grezieraz Ammóchōstos deitzen da "hareatan ezkutatua" esan nahi du. Frantziarrek izena esateko zailtasunak zituztelako Famagouste esaten zuten eta hortik italieraz Famagosta izena sortu zen. Azkenik turkiarrek Mağusa deitu zioten. Turkieraz Gazimağusa ere esaten da, Gazi aurrizkiak "gerlaria" esan nahi du.

Historia

Sorrera

Lurrikara batek Salamina suntsitu zuenean K.a. 274. urtean sortu zen hiria. Ptolomeo II.a Filadelfoa izan zen fundatzailea eta "Arsinoe" arrebaren izena eman zion[3]. Estrabonek K.a. I. mendeko Geografia lanean "arrantzale herri" gisa deskribatu zuen[4]. Arabiarren inbasioen ondorioz Salamina berriz ebakuatu behar izan zenean itsas-portu bat eraiki zen Arsinoen.

Erdi Aroa

Elizbarruti-buru izan zen, Bizantziar Inperioaren garaian. 1191ean Rikardo Lehoi-Bihotzak hartu eta Zipreko Erresumako hiriburu bihurtu zuen. Urte berean Guy Lusignangoak hiri hau aukeratu zuen Jerusalemgo Erresumako eta Zipreko errege koroatua izateko. Lusignan Etxe frankoaren agintaldian erabat garatu zen herria. Itsas-portu natural egokiak eta hiria inguratzen zuten harresiek Mediterraneo ekialdeko hiri garrantzitsuenen artean kokatu zuten[5]. 1291. urtean Egiptoko mamelukoek Akre hiria eskuratu zutenean Famagustak hartu zituen errefuxiatu kristuak eta hiri txikia zena Kristau munduko hiri aberatsenetakoa bihurtu zen.

1372an genovarrek setiatu zuten Famagustako itsas-portua eta 1489an veneziarrek. Merkataritza oparoak merkatari eta itsasontzi jabeak aberastu egin zituen eta Famagusta luxuzko hiria bihurtu zen.Garai hartan hiri baten aberastasuna eliza kopuruarekin neurtzen zen eta famagusta "elizen barrutia" ezizenaz ezagutu zen. Gaur egun oraindik alde zaharrari "365 elizen hiria" esaten zaio, tradizioaren arabera urteko egun bakoitzerako eliza bat izateraino iritsi baitzen. Hiriaren erdigunea Lusignan jauregiak, katedralak, enparantzak eta itsas-portuak osatzen zuten.

Otomandar Aroa

Veneziarren eta otomandarren arteko borroka (Tintoretto, XVI. mendea)

Veneziarren menpeko Zipren Famagusta hiria Mustafa Pashak gidatzen zituen turkiarren aurkako gotorleku nagusia zen 1570an. Hamahiru hilabetetan eutsi zion otomandarren bonbaketei baina 1571ean errenditu beharra izan zuen. Setioan zehar otomandarrek 50.000 gizon galdu zituzten, tartean Mustafa Pasharen semea[6]. Otomandarrek latindarrei pribilegio guztiak kendu eta hiritik kanporatu egin zituzten. Anatoliako familia turkiarrak etorri ziren Famagusta birpopulatzera eta merkatariek hegoaldera jo zuten, Larnaka hirira. Famagustak merkatalgune gisa zeukan garrantzia galdu zuen Larnakaren onurarako[7].

Hirian zeuden eraikin esanguratsuenak musulmanen interesetara aldatu ziren. Aipagarriena San Nikolas katedrala izan zen, Lala Mustafa Pasha meskita bihurtu zena. Inguruan bazarra, bainu publikoak, iturriak eta eskola teologikoak ezarri ziren.

Britainiarren aroa

1878. urtean britainiarrek Zipre eskuratu zuten eta Famagustaren itsas-portua haintzat hartuta Zipreko erdigune ekonomikoetako bat bihurtu zuten. Hiria modernizatu zuten, eraikinak bota eta berriak altxatuz. Itsas-portua handitu egin zuten eta 1904an trenbidea eraikitzen hasi ziren. Larnakan zuten portu garrantzitsuena baina Famagusta portu militar nagusia bihurtu zuten. Hiria harresietatik haratago zabaltzen hasi zen, Varosha aldean bereziki. Nekazal soroak kanpora atera ziren eta auzo erresidentzial berriak sortu ziren[8]. 1960. urterako Famagusta kostaldeko hiri modernoa zen[9].

Britainiarren agintaldian zehar biztanleen jatorria asko aldatu zen. 1881ean %60a kristau ortodoxoak ziren eta %40a musulmanak eta 1960rako musulmanek %17'5a osatzen zuten eta kristauek %70a[10]. Holokaustotik ihes egindako 50.000 judu ere baziren hirian, Palestinara joateko zain[9].

Independentzia eta Turkiarren inbasioa

Turkiarren garaipenaren monumentua

1960an Ziprek independentzia lortu zuen. Famagusta turismogune garrantzitsua bihurtu zen orduan, Varosha auzoa bereziki. Ziprera zetozen turisten %31'5 hartzen zuen eta herrialdeko hotelen %45a zegoen bertan[11]. Nekazal eremuak urbanizatu egin ziren. Herrialdeko itsas-portu nagusia bihurtu zen, Zipreko esportazioen %42'7, inportazioen %48'6 eta bidaiarien %49 bertatik pasatzen ziren. 1974an 39.000 biztanle zituen baina udako hilabetetan 90.000-100.000 biztanletara iristen zen. Greziar zipretarrak 26.500 ziren, turkiar zipretarrak 8.500 eta gainerako etniek 4.000 osatzen zuten[12].

1974an Turkiak Zipre uhartearen iparraldea inbaditu zuen. Tankeek eta gerra-hegazkinek Famagusta bonbakatu zuten. Hiritarrak eta hainbat turista hil ziren[13]. Greziar zipretarrek hiritik alde egin zuten baina inguruan gelditu ziren, berriz itzuliko ziren esperantzaz. Ez zuten ordea itzultzeko baimenik izan.

Gaur egun Ipar Zipreko Turkiar Errepublika berrian kokaturik dago.

Ekonomia

Ipar Zipreko hiri garrantzitsuena da. Itsas-portu indartsua du eta Zipreko turkiarren eremuko inportazio esportazio kopuru handienak kudeatzen ditu[14]. Arrantzarako kaia ere badu baina azpiegitura eskasen erruz nahi besteko garrantzia ez duen jarduera da. Famagustak bi industrialde ditu, bata handia eta bestea txikia. Industria nekazal produktuetan zentraturik dago.

Turismoa ere jarduera aipagarria da. Alde batetik alde zaharrean dauden eraikin historikoek bidaiari ugari erakartzen dituzte eta bestetik hiriaren inguran hondartza ugari daude.

Kultura

Otelo gaztelua.

Famagustako nazioarteko arte eta kulturaren jaialdia ospatzen da urtero. Jaialdiak dirauen artean kontzertu, dantzaldi eta antzerki ugari izaten da hiriko kaleetan[15].

Turismoaren gorakadak eta Unibertsitateen presentziak Famagustako kaleko gaugiroa bultzatzen dute[16]. Asteazkenetan izaten da gaugirorik onena, eta udan ostiral eta larunbatetan. Hotel handienek kasinoak dituzte eta Salamis Road eremuan taberna ugari dago.

Famagustako Otelo gazteluan kokatzen da Shakespeareren Otelo antzezlana[17].

Kirolak

Zipreko kirol nagusia futbola da eta 1974 arte Zipreko lehen mailako taldeak zeuden Famagustan, Anorthosis (ordura arte 6 Liga eta 5 Kopa irabaziak zituena) eta Nea Salamis (2 Liga). Turkiarrek hiria eskuratu zutenean bi talde hauek Larnakan ezarri zuten beren egoitza. Gaur egun talde onena Mağusa Türk Gücü da eta Ipar Zipreko futbol ligan jokatzen du.

Boleibolak ere jarraitzaile ugari ditu Famagustan. DAÜ Sports Club eta Magem Sports Club dira talde onenak eta Mağusa Arena estadioan jokatzen dute[18].

Ondasun nabarmenak

Herri eta hiri senidetuak

Hiria Herrialdea Urtea
İzmir  Turkia 1974
Korfu  Grezia 1994
Patras  Grezia 1994
Antalya  Turkia 1997
Salamina  Grezia 1998
Struga  Ipar Mazedonia ?
Atenas  Grezia 2005

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
  2. «The Princeton Encyclopedia of Classical Sites, ARSINOE Cyprus.» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  3. «Famagusta Municipality» web.archive.org 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  4. Gürkan, Muzaffer Haşmet. (2008). Kıbrıs'ın Sisli Tarihi (turkieraz). Galeri Kültür.
  5. (Ingelesez) Urban development and Transformation of Famagusta Throughout History- PhD Thesis. (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  6. Kinross, Patrick Balfour. (1979). The Ottoman centuries : the rise and fall of the Turkish empire. New York : Morrow ISBN 978-0-688-08093-8. (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  7. Gazioğlu, Ahmet C.. (1990). The Turks in Cyprus: A Province of the Ottoman Empire (1571-1878). London: K. Rustem & Brother, 149 or..
  8. «Story of a Town | Gazimağusa Belediyesi | Kıbrıs | Haberler | Festival | Projeler | Kültür ve Sanat» web.archive.org 2016-04-06 (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  9. a b (Ingelesez) Mirbagheri, Farid. (2009-10-01). Historical Dictionary of Cyprus. Scarecrow Press ISBN 978-0-8108-6298-2. (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  10. «PRIO» www.prio-cyprus-displacement.net (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  11. «Famagusta Municipality» web.archive.org 2013-05-01 (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  12. Mirbagheri, Farid. (2009). Historical Dictionary of Cyprus. Scarecrow Press, 63 or. ISBN 978-0810862982..
  13. O'Malley, Brendan; Craig, Ian. (2002). The Cyprus conspiracy : America, espionage and the Turkish invasion. London ; New York : I.B. Tauris ISBN 978-1-86064-439-9. (Noiz kontsultatua: 2020-10-01).
  14. Guide to Foreign Investors. TRNC State Planning Organization, 18-19 or..
  15. (Ingelesez) «Events in Famagusta (Gazimağusa), Cyprus» Lonely Planet (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  16. (Ingelesez) Brown, Frances; Hall, Derek D.; Hall, Derek R.. (2000-08-31). Tourism in Peripheral Areas: Case Studies. Channel View Publications ISBN 978-1-873150-23-8. (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  17. (Ingelesez) Kambas, Michele. (2015-06-17). «Shakespeare's 'Othello Tower,' victim of Cyprus's division, to reopen after facelift» Reuters (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).
  18. «Wayback Machine» web.archive.org 2012-04-25 (Noiz kontsultatua: 2020-10-02).

Kanpo estekak

Read other articles:

Artikel ini tidak memiliki referensi atau sumber tepercaya sehingga isinya tidak bisa dipastikan. Tolong bantu perbaiki artikel ini dengan menambahkan referensi yang layak. Tulisan tanpa sumber dapat dipertanyakan dan dihapus sewaktu-waktu.Cari sumber: JOY KICK! TEARS – berita · surat kabar · buku · cendekiawan · JSTOR JOY KICK! TEARSSampul album ke empat dari JKT48 ini menampilkan graffiti dari isshou setiap team (Team J, Team KIII, dan Team T)Kompila...

Hungarian aristocrat This article includes a list of references, related reading, or external links, but its sources remain unclear because it lacks inline citations. Please help to improve this article by introducing more precise citations. (April 2017) (Learn how and when to remove this template message) Johann Kemény János Kemény (14 December 1607 in Magyarbükkös – 23 January 1662 in Szásznagyszőllős) was a Hungarian aristocrat, writer and prince of Transylvania. János Kemé...

《行尸之惧》第六季Fear the Walking Dead (Season 6)第六季海報主演 蘭尼·詹姆斯 艾莉西亞·戴南-卡瑞 瑪姬·格蕾斯 科曼·多明戈(英语:Colman Domingo) 達娜·加史亞(英语:Danay García) 葛瑞特·迪拉杭特 奧斯汀·埃米利歐(英语:Austin Amelio) 亞莉莎·內桑森(英语:Alexa Nisenson) 凱倫·大衛(英语:Karen David) 科比·霍曼 柔伊·科萊蒂(英语:Zoe Colletti) 珍娜·葉夫曼 鲁本·布雷...

1986 French filmMy Brother-in-Law Killed My SisterTheatrical release posterFrenchMon beau-frère a tué ma sœur Directed byJacques RouffioWritten byGeorges ConchonJacques RouffioProduced byGiorgio SilvagniStarringMichel SerraultMichel PiccoliJean CarmetJuliette BinocheMilvaCinematographyJacques LoiseleuxEdited byAnna RuizMusic byPhilippe SardeProductioncompaniesCinéproductionFrance 3 CinémaDistributed bySociété des Etablissements L. GaumontRelease date 5 March 1986 (1986-0...

Information boards at Broome Bird Observatory, Western Australia A bird observatory is a centre for the study of bird migration and bird populations. They are usually focused on local birds, but may also include interest in far-flung areas. Most bird observatories are small operations with a limited staff, many volunteers and a not-for-profit educational status. Many bird observatories conduct bird ringing or bird banding (term in the United States). Australia Barren Grounds Bird Observatory,...

Historic site in Queensland, AustraliaBulletin Building, RockhamptonBulletin Building, 2017Location162–164 Quay Street, Rockhampton, Rockhampton Region, Queensland, AustraliaCoordinates23°22′36″S 150°30′48″E / 23.3766°S 150.5134°E / -23.3766; 150.5134Design period1919–1930s (interwar period)Built1926ArchitectRoy ChippsArchitectural style(s)Stripped Classicism Queensland Heritage RegisterOfficial nameBulletin BuildingTypestate heritage (built)Designated5...

2015 film score by James Newton HowardThe Hunger Games: Mockingjay – Part 2 (Original Motion Picture Soundtrack)Film score by James Newton HowardReleasedNovember 23, 2015StudioAbbey Road Studios, LondonGenreFilm scoreLength60:13LabelRepublicProducerJames Newton HowardJames Newton Howard film score chronology Pawn Sacrifice(2015) The Hunger Games: Mockingjay – Part 1(2015) Concussion(2015) The Hunger Games film score chronology The Hunger Games: Mockingjay – Part 1(2014) The Hung...

Al-Qaeda member Adnan Gulshair el Shukrijumahعدنان شكري جمعةAdnan Shukrijumah in 2001BornAdnan Gulshair el Shukrijumah(1975-08-04)4 August 1975Saudi ArabiaDied6 December 2014(2014-12-06) (aged 39)S. Waziristan, FATA, PakistanCause of deathKilled by Pakistan Army Special Services Group as part of the Operation Zarb-e-AzbNationalitySaudi ArabiaAlma materBroward Community College[citation needed]South Florida University[1]Occupation(s)Computer engineer...

Polygon网站类型电子游戏网站语言英语持有者Vox Media編輯克里斯托弗·格兰特网址polygon.com商业性质是注册可选推出时间2012年10月24日,​11年前​(2012-10-24)现状活跃 Polygon(直译为“多边形”)是一家美国的电子游戏网站,由Vox Media传媒公司运营;与著名数码博客网站The Verge同门。Polygon创立于2012年。目前主编是克里斯托弗·格兰特(Christopher Grant)。 网站历史 Polygon的

Largest primates This is a list of large extant primate species (excluding humans) that can be ordered by average weight or height range. There is no fixed definition of a large primate, it is typically assessed empirically.[1] Primates exhibit the highest levels of sexual dimorphism amongst mammals,[2] therefore the maximum body dimensions included in this list generally refer to male specimens. Mandrills and baboons are monkeys; the rest of the species on this list are apes....

Lei Gong Lei Gong Naam (taalvarianten) Vereenvoudigd 雷公 Traditioneel 雷公 Pinyin Léi Gōng Wade-Giles Lei Kung Jyutping (Standaardkantonees) leoi4 gung1 Zhuyin ㄌㄟˊ ㄍㄨㄥˉ Standaardkantonees Leuj Kóng HK-romanisatie (Standaardkantonees) Lui Kung Yale (Standaardkantonees) lèuih gūng Dapenghua Leuj Kóng Letterlijke vertaling bliksem, hertog Andere benamingen Feng Long 豐隆, Lei Shi 雷師, Lei Shen 雷神, Lei Gong Jiangtianjun 雷公江天君 Lei Gong is de Chinese taoïs...

Sporting event delegationItaly at the2016 Summer OlympicsIOC codeITANOCItalian National Olympic CommitteeWebsitewww.coni.it (in Italian)in Rio de JaneiroCompetitors314 in 24 sportsFlag bearers Federica Pellegrini (opening)[1]Daniele Lupo (closing)MedalsRanked 9th Gold 8 Silver 12 Bronze 8 Total 28 Summer Olympics appearances (overview)189619001904190819121920192419281932193619481952195619601964196819721976198019841988199219962000200420082012201620202024Other related appearan...

Steve ByrnesByrnes at Las Vegas Motor Speedway in 2014LahirSteven Patrick ByrnesApril 14, 1959Chicago, Illinois, USMeninggal21 April 2015(2015-04-21) (umur 56)Fort Mill, South Carolina, USAlmamaterUniversity of MarylandPekerjaanWartawan, pembawa acara televisiTahun aktif1982–2014Tempat kerjaFox SportsSuami/istriKaren (née Goins) ​(m. 1993)​[1]Anak1 Steven Patrick Steve Byrnes (14 April 1959 – 21 April 2015) adalah seorang penyi...

Manga by Asumiko Nakamura ClassmatesFirst volume of the manga series, featuring Hikaru Kusakabe (left) and Rihito Sajō (right)同級生(Doukyusei)GenreBL, romance[1]Created byAsumiko Nakamura MangaWritten byAsumiko NakamuraPublished byAkane ShinshaEnglish publisherNA: JManga, Digital Manga Guild, Seven Seas EntertainmentImprintEdge ComixMagazineOperaOriginal runJune 2006 (2006-06) – present List of titles Dou Kyu SeiJune 2006 – July 2007Sotsu Gyo Sei – ...

This article contains content that is written like an advertisement. Please help improve it by removing promotional content and inappropriate external links, and by adding encyclopedic content written from a neutral point of view. (July 2014) (Learn how and when to remove this template message) A major contributor to this article appears to have a close connection with its subject. It may require cleanup to comply with Wikipedia's content policies, particularly neutral point of view. Please d...

Bawa Terbang AkuAlbum studio karya Silvana HermanDirilis1 Januari 1990GenrePop Bawa Terbang Aku merupakan sebuah album musik solo ke dua karya penyanyi sekaligus personel Tiga Dara, Silvana Herman. Album ini dirilis pada tahun 1990. Daftar lagu Side A Rasa Cintaku Selamat Jalan Kasih Bawa Terbang Aku Getar Hatiku Side B Katakanlah Kata Hati Hasrat Cintaku Asmara Artikel bertopik album Indonesia ini adalah sebuah rintisan. Anda dapat membantu Wikipedia dengan mengembangkannya.lbs

42nd 24 Hours of Le Mans endurance race 1974 24 Hours of Le Mans Previous: 1973 Next: 1975 Index: Races | Winners The 1974 24 Hours of Le Mans was the 42nd Grand Prix of Endurance, and took place on 15 and 16 June 1974. It was the fifth round of the 1974 World Championship for Makes. After Alfa Romeo had won the first race of the season at Monza, it had been Matra all the way and they came to Le Mans as firm favourites for a third consecutive outright victory, especially after Alfa Romeo with...

Glutamyl endopeptidaseIdentifiersEC no.3.4.21.19CAS no.137010-42-5 DatabasesIntEnzIntEnz viewBRENDABRENDA entryExPASyNiceZyme viewKEGGKEGG entryMetaCycmetabolic pathwayPRIAMprofilePDB structuresRCSB PDB PDBe PDBsumSearchPMCarticlesPubMedarticlesNCBIproteins Glutamyl endopeptidase (EC 3.4.21.19, SspA, V8 protease, GluV8, endoproteinase Glu-C, staphylococcal serine proteinase) is an extracellular bacterial serine protease of the glutamyl endopeptidase I family that was initially isolated from t...

region = скасований = CoordScale = Комендантський палац Огорожа Комендантського палацу Огорожа Комендантського палацу 48°40′22″ пн. ш. 26°34′23″ сх. д. / 48.6728333333607779° пн. ш. 26.57313888891678033° сх. д. / 48.6728333333607779; 26.57313888891678033Координати: 48°40′22″ пн. ш. 26°34′23...

Pour les articles homonymes, voir George White et White. Cet article est une ébauche concernant un homme politique et le Royaume-Uni. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. George White Fonctions Gouverneur de Gibraltar 22 mai 1900 – 1er août 1905(5 ans, 2 mois et 10 jours) Monarque VictoriaÉdouard VII Prédécesseur Robert Biddulph Successeur Frederick Forestier-Walker Biographie Nom...

Kembali kehalaman sebelumnya