Artikulu hau antzezlanari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Otelo ».
Otelo eta Desdemona , Antonio Muñoz Degrainen margolana,1881ean.
Otelo, Veneziako mairua (jatorrizko izenburua, ingelesez : The Tragedy of Othello, the Moor of Venice ) antzerki-literaturako klasiko bat da, William Shakespearek 1603 inguruan idatzi zuena. Shakespeareren tragediarik handienetako bat da, Macbeth , Lear erregea eta Hamlet -ekin batera. 1604ko azaroaren 1ean eman zen lehenbiziko aldiz, Londresko Whitehall jauregian .[ 1] Bedita Larrakoetxeak euskaratu zuen 1977an .[ 2]
Argumentua
Antzezlana Venezian eta Zipren giroturik dago eta Otelo da protagonista, Veneziako Errepublikaren zerbitzura dagoen militar mairua . Iago alferezak buruan sartuko dio Desdemona emaztea desleial zaiola eta, jelosiak itsutua, hil eginen du.[ 3] Hori dela eta, Otelo arrazoi gabeko jeloskortasunaren ikurra da.[ 2]
Pertsonaiak
Otelo – Mairu noblea, Veneziako armadako jenerala
Desdemona – Oteloren emaztea; Brabantioren alaba
Iago – Oteloren konfiantzazko gizona, baina bekaitza eta traidorea
Cassio – Oteloren kapitainetan leialena
Emilia – Iagoren emaztea eta Desdemonaren neskamea
Bianca – Cassioren maitalea
Brabantio – Veneziako senataria eta Desdemonaren aita
Roderigo – Veneziar zalduna, lasaikeriazko bizimodua duena; Desdemonaz maitemindurik dago
Veneziako Dukea
Gratiano – Brabantioren anaia
Lodovico – Brabantioren ahaidea eta Desdemonaren lehengusua
Montano – Oteloren aitzindaria Zipreko gobernuan
Clown – morroia
Senatariak
Marinela
Ofizialak, jaunak, mezularia, heraldoa, laguntzaileak, musikariak, etab.
Bertsioak musikan
Antzazlana musikagileentzako inspirazio iturria izan da. Hona hemen adibide batzuk:
Zinemarako bertsioak
Otelo antzezlana sarritan eraman izan da pantaila handira. Hauek dira bertsio ezagunenak:
The Tragedy of Othello: The Moor of Venice (1951). Orson Wellesek zuzenduta, Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazi zuen, 1952an.[ 4]
Othello (1965). Stuart Burgek zuzenduta, aktore nagusiak hauek ziren: Laurence Olivier , Maggie Smith , Frank Finlay eta Joyce Redman
Otello (1986). Franco Zeffirelli zuzenduta, aktore nagusiak hauek ziren: Plácido Domingo , Justino Diaz eta Katia Ricciarelli .
Otelo (1995). Oliver Parkerrek zuz zuzenduta, aktore nagusiak hauek ziren: Kenneth Branagh , Laurence Fishburne eta Irène Jacob .
Kaliyattam (1997), Malabareraz egina, moldaketa honek argumentua Keralan kokatzen du. Protagonistaren papera Suresh Gopik egin zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak