Ptolomeo II.a Filadelfoa (antzinako grezieraz: Πτολεμαίος Φιλάδελφος; Kos (Antzinako Grezia) K.a. 308-246) Ptolomeotar dinastiako bigarren faraoia izan zen; Egipton K.a. 285-246 denbora-tartean gobernatu zuen. Filadelfoak «Arreba maite duena» esan nahi zuen.
Biografia
Egeoko Kos irlan jaio zen eta Ptolomeo I.a Soter eta bere emazte Berenize zituen guraso. Traziako Lisimakoren alaba zen Arsinoe I.arekin ezkondu zen gazte zela. K.a. 283an aita hiltzean, hasi zen erreinatzen. Gerra-kanpaina ugariren zuzendari izan zen bere anaiorde Magas Zirenekoaren, Antiokos I. Soterren (274-271), Antigono I.a Gonatasen (267-266, 262-261) eta Antiokos II.aren (260-253) aurka; hala areagotu zuen aitarengandik jaso zuen erreinua eta aginpidea.
Ptolomeo errege malenkoniatsua izan zen, gerrarako gaitasun txikikoa, baina oso trebea diplomaziarako, eta baita zientzia eta arteen zalea eta bultzatzailea ere. Herri-lan garrantzitsuak (Nilo eta Itsaso Gorriaren arteko ubidea) bultzatu eta artea eta zientziak babestu zituen, aitak bezala. Eskuizkribuak, margoak eta animalia exotikoak bildu zituen. Dinastiako gizon aberats eta boteretsuena izan zen. Haren ondorengoa bere seme Ptolomeo III.a Evergetes izan zen.
Kanpo-politika
Oro har, Ptolomeo II.aren kanpo-politikaren azken balantzea positiboa izan zela esan daiteke, bere abilezia diplomatikoa erabilita porrot militarren ondorioak indarrik gabe uzten asmatu baitzuen. Basikoki, hiru gerrari aurre egin behar izan zien:
Barne-politika
Egipton Ptolomeo II.ak hiri berri garrantzitsuak fundatu zituen, greziar taldeekin populatu zirenak.
Lanaren antolaketa tradizionala (batez ere nekazaritza) indartu zuen, ekoizpena areagotzeko. Erregeak moneta-sistema berria ere ezarri zuen.
Egiptoko ekonomiak bi zutabe zituen: landa bera eta Alexandria.
Ptolomeok hiritarren erlijioaz ere interesa agertu zuen.
Haren merituetako bat Alexandria antzinako kultura-gune eta ikerketa-gune garrantzitsu bihurtzea izan zen. Besteak beste, Alexandriako Liburutegia eta Museoa bera hobetu zituen.
Erreferentziak
Kanpo estekak