Euskara eta ingurune digitala

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Euskarak ingurune digitalean egin duen ibilbidea laburtzen duen bideoa.

Euskarak azken hamarkadetan tokia hartu du ingurune digitaletan, Interneten eta teknologia berrien hedapenarekin batera. Hizkuntza teknologiek, software libreko proiektuek eta sare sozialen erabilerak euskararen presentzia handitu dute eremu digitalean.

Hainbat ekimen publiko eta pribatu sortu dira euskarazko edukiak sustatzeko, hizkuntza sarean eta komunikazio digitaletan egon dadin.

Arloka

Hezkuntza

Unibertsitatea

1987. urteko UEUko informatika programazioa.

1981. urtean Informatika saila antolatzen da lehen aldiz UEUn eta informatikazko lehen bi liburuak argitaratu zituzten.[1] Hiru urte beranduago eman zen lehen aldiz irakasgai bat euskaraz EHUko Informatika fakultatean.[2] 15 urte beranduago, 1999. urtean, lehenengoz Informatika ingeniaritzako ikasle-promozio batek derrigorrezko irakasgai guztiak (244 kreditu) euskaraz ikasi ahal izan zituen.[3]

Ikerketari dagokionez,1988. urtean Ixa taldea sortu zuten. 1995. urtean AhoLab ikerketa-taldea abiatzen da.[4]

Unibertsitateko bilkuren baitan, 1996. urtean lehen Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) antolatu zen.

2001. urtean UEUk "Hizkuntza eta teknologia" graduondoko titulu ofiziala ireki zuen.[5] Hurrengo urtean master moduan ere zabaldu zuen.[6]

2003. urtean euskarazko online ikastaroak ematen hasi zen Udako Euskal Unibertsitatea.[7]

Tresnak

2005. urtean Moodle euskaraz taldea abiatzen da tresna librea euskaratzeko.[8] 2007tik aurrera urtero MoodleMoot Euskadi topaketa egiten da softwarearen gaineko komunitatea aktibatzeko.[9]

Eragileak

2017. urtean Hezkuntzan Librezale taldea sortzen da, hezkuntzan tresna libreak sustatzeko.

Hizkuntza teknologia

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Hizkuntza prozesamendu naturala:komunikazioaren iraultza?
1994. urteko Xuxen-en aurkezpena.

1986. urtean Euskalterm terminologia-bankua sortu zuen UZEIn Klaudio Harluxetek.[10] Zortzi urte beranduago, 1994. urtean, Xuxen zuzentzaile ortografikoaren lehen bertsioa argitaratu zuten.[11] 1996. urtean EDBL datu-base lexikala.[12]

2006. urtean OpenTrad euskararen lehen itzultzaile automatiko librea aurkezten dute IXA Taldeak eta Elhuyarrek. 2019ra arte erabili zen Matxin. Urte berean Euskalbar sortzen da. Hainbat hiztegi digitalki modu koordinatuan kontsultatzeko aukera.

2006. urtean ere AhoTTS testu bat automatikoki irakurtzeko tresna sortzen dute. 2014. urtean Hobelex euskarazko lehen lexiko-zuzentzailea sortzen da.

Corpusa

2007. urtean Lexikoaren Behatokia Corpusa hedabideetako testuekin sortutako corpus monitorea abiatzen du Euskaltzaindiak. 2008. urtean Sareko Euskal Gramatika sortzen dute EHUko hiru irakaslek.[13] 2011. urtean Goenkale telesaileko corpus-a sarean jartzen da.[14]

2013. urtean Euskaltzaindiak “a bildua” izena adosten du @-rentzat.

Itzulpenak

Euskaratutako lehen Windows sistema eragilea.

1996. urtean Windows 95 sistema eragilearen euskarazko bertsioa argitaratu zen; UZEI eta Elhuyarrek egindako itzulpena, lehen aldiz Microsoft Windows sistema eragilea euskaraz.[15] 2001. urtean Google bilatzailearen euskarazko lehen bertsioa heldu zen, interfazeetan “Baietz lehenengoan” esaldiarekin.[16] 2002. urtean Linux Mandrake euskaraz argitaratu zen. Lehen aldiz Linux distribuzio bat euskaraz itzulita osorik. Elhuyarren itzulpena Eusko Jaurlaritzaren aginduz, Euskal Linux komunitatearekin lankidetzan.[17] 2006. urtean Twitter abiatzen da eta bertan euskarazko lehen txioak ikusten dira. Interfazea 2012. urtean jarri zuten euskaraz herri presioko kanpaina baten ondoren. 2013. urtean Android sistema eragilea euskaraz jartzen da. Urte bat beranduago Telegram mezularitza programa euskaratu zen.[18]

Edukiak

Atariak

1994. urtean Buber’s Basque Page sortzen da, lehen aldiz euskarazko edukia interneten.[19] Euskarazko lehen CD-ROMa urte berean argitaratu zen eta Ezagutu Gipuzkoa izan zen.[20]

2003. urtean Euskal Encodings P2P komunitatea sortzen da, euskarazko edukiak elkar partekatzeko.[21]

2007. urtean Elebila sortu zen, euskarazko lehenengo bilatzailea, urte berean Kaixomaitia abiatzen da otsailaren 14an San Balentin egunearekin batera.[22][23] 2008. urtean Azpitituluak.eus webgunea sortzen da, euskarazko azpidatziak zentralizatu eta trukatzeko.[24] 2009. urtean Badok.eus: euskal musikaren ataria sortzen du BERRIAk. Urte bat beranduago Musikazuzenean sortzen du Koldo Otamendik Andoainen Euskal Herriko musika agenda batzen duen ataria.[25] 2010. urtean Grebaorokorra.info webguneak lehen aldiz batu zuen gertakari baten inguruko sareko jardun dena.[26]

Ondarea

Ahotsak.eus webguneko irudia.

2002. urtean Euskal Herriko Ahotsak sortzen da, bertan ahozko ondarea jasotzen da bideoz.

Dibulgazioa

Liburuak

1980. urtean UEUko Buruxkak liburu-bilduma abiatzen da. 40 urtean informatikaren gaineko 50 liburu atera zituzten.[27] 1984. urtean Krutwigek Computer Shock Vasconia, Año 2001 liburua atera zuen, lan horrekin Krutwigek azaldu nahi zuen Zibernetikaren aro berrian etortzekoak ziren aldaketek ekarriko zuten egoera berria.[28] 1992. urtean Telépolis liburua argitaratzen du Xabier Etxeberria Ezpondak.[29] 1998. urtean Etxepare porno liburua argitaratzen du Luistxo Fernandez-ek, euskara eta interneten errepasoa egiten da bertan.[30]1999. urten Euskal Herria digitala 1.0 liburua argitaratzen dute Andoni Alonsok eta Iñaki Arzozek.[28] 2000. urteanTxalapartatik modemera: Internet Euskal Herrian, Euskal Herria Interneten liburua argitaratzen du Goio Telletxeak.[31]

Jardunaldiak

2016ko Durangoko Azokako Kabi@ gunea.

1998. urtean lehen aldiz antolatzen dira Euskara eta Internet jardunaldiak (IEB) jardunaldiak.[32] 2012. urtean Euskarabildua jardunaldiak abiatzen dira.[33] Urte berean, Durangoko Azokak Kabi@ espazioa sortzen du, kultura digitalaren eredu berrien bueltan elkar ezagutu, esperimentatu eta ezagutarazteko.

2016. euskarazko Interneten eguna ospatu zen lehen aldiz.

Kanpainak

Lehenhitza kanpainaren banerra.

2017. urtean Lehen hitza euskaraz webgunea eta kanpaina aurkeztu zituzten gailuak euskaraz konfiguratzeko.[34] 2023. urtean Gaitu kanpaina jarri zen martxan, euskarazko ahotsak batu eta Common Voice proiektu hauspotzeko asmoz.[35]

Dibulgazio edukiak

2016. urtean Sarean.eus: Internet eta Teknologia agerkaria jarri zen martxan PuntuEUSen gidaritzapean,[36]hiru urte beranduago, 2019. urtean Kaixomundua.eus gaitasun digitalen ezagutza eskola jartzen dute martxan.[37] 2023. urtean Erronka digitalak dibulgazio bideo-bilduma abiatu zuten Ikusgela eta Badalab-ek.[38]

Web 2.0

Posta zerrendak

1996. urtean, lehenik EuskaraZ sortu zen, euskarazko lehen posta zerrenda, gaur egun desagertua. Ondoren Eibartarrak posta zerrendaren sorrera etorri zen, gaur egun oraindik bizirik dagoena.[39] Urte bat beranduago,1997. urtean Cybereuskadi gaztelaniazko buletina sortu zen, 1998. urtean euskarazko sekzio bat gehitu zioten.[40]

Blogak

Sustatu blogaren logoa.

2001. urtean Sustatu sortzen da, euskarazko lehen weblog edo agerkari digitala. 2005. urtean lehenengo blog plataformak abiatzen dira: Blogari.net, Blogak.com eta Mundua.com. 2007an 4.500 blog inguru zeuden euskaraz, horietako 2.475 aktiboak.[41] Urte horretan, 2007an, Euskaljakintza sortzen du Maite Goñi-k teknologia berriak eta sare sozialak irakaskuntzan integratzeko bideak lantzeko.[42][43]

Hedabideak

Irratia

Herria Mugi! ekimenak Barrian egindako bilera, saio horretan sortu zen EHZn 2001. urtean egin zen Arrosa Sarearen sortze-bilkura antolatzeko ideia.

2001. urtean Arrosa Irrati Sarea sortzen da Joxemi Zumalabe fundazioak EHZ jaialdian (Arrosan) antolatutako jardunaldi batzuetan. Batez ere, euskarazko irratiek euren artean sarearen bidez irratsaioak elkartrukatzeko sarea da.[44] 2005. urtean Teketen, euskarazko lehen podcast-a abiatzen du Gorka Juliok.[43][45]

Ikus-entzunezkoak

2011. urtean euskarazko edukiak telebista edukiak sarean ikusteko EITB Nahieran-en abiatu zen.[46]

2016. urtean Txoministak, euskarazko lehen websaila sortzen du Hiru Damatxok. Ondoren etorri ziren Nomofobikak, Otsoen lurraldean, Gutuberrak, Puntu Koma, Pikuak, Ixa, Kartzela, Bekaduna, Belarri bero, bai esan?, Beita, Itsatsita... moduko websailak.

Administrazioa

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailak 2006. urtean IKT inbentarioa abiatu zuen.[47] 2016. urtean Euskarazko IKTak: gomendioak herri-aginteentzat dokumentua aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzak.

Telekomunikazio sarea

1988. urtean eman zen Euskadiko (Euskal Herriko?) lehen konexioa Internetera, Informatika Fakultatean RedIris sarearen bidez.[48] 1995. urtean Euskaltel sortzen dute, euskal telekomunikazio konpainia. 2015ean 350.000 kilometro zuntz optiko izatera heldu zen, 2021ean Masmovil-ek OPA bat egin eta akzioen gehiengoa bereganatu zituen.

Domeinua

PuntuEUS logoa.

2012. urtean Puntueus fundazioa sortzen da Interneteko .eus domeinua kudeatzeko.

Kultura librea

Wikimedia

2001. urtean Euskarazko Wikipedia abiatzen da. Gaur egun 449.651 artikulu ditu. 2015. urtean haur eta gaztetxoei zuzendutako Entziklopedia askea sortzen da: Vikidia. Horren garapenaren ondoren, 2018. urtean Txikipedia aurkeztu zen, gaur egun 7.640 artikulu ditu.[49]

Hacklab-ak

2001 - Metabolik BioHacklab Bilboko hacker laborategia abiatzen da Udondoko gaztetxean (Leioa, Bizkaia).[50]

Librezale

2003. urtean Librezale sortzen dute eta Mozilla Firefox nabigatzailearen itzulpena argitaratzen dute.

Fedibertsoa

2019. urtean Fedibertsoa ideia sortzen da, Mastodon eta Lemmyren euskal instantziak abiatzen dituzte Abaraska taldekoek. Aurrerago gehituko dira:[51]

  • PeerTube: Bideoak argitaratzeko tresna libre federatua. Euskarazko edukientzat hiru instantzia daude: Peertube.eus (Abaraskak kudeatzen duena), Euskarabildua (jardunaldien edukia jasotzen duena) eta Argia bideoak.[52]
  • PixelFeed: Irudiak partekatzeko sare soziala. Instantzia bakarra dago euskaraz, Abaraskak koordinatzen duena.[53]
  • Bookwyrmen: Paperjale abiatzen du Abaraskak 2023an, liburuen jarraipena egiteko irakurzaleentzako sare sozial federatua.[54]
  • Funkwhale: 2020. urtean Baleafunk.eus audioak kargatzeko, deskargatzeko eta partekatzeko sare soziala sortzen du Iametzak.[55]

Hezkuntza Baliabide Irekiak

Ikusgelako lehen bideoa.

2017. urtean Jakindun sortzen dute, bigarren hezkuntzan zientzia dibulgazioa egiten duen Youtubeko kanala.[56]

2023an Ikusgela jaiotzen da, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak gidatutako azalpen bideo libreen proiektua. Gaur egun 8 bideo-bilduma ditu eta Euskarazko Wikipediako 456 artikulutan daude txertatuta bideoak[57].

Kultur sorkuntza

2005. urtean Txantxangorriaren karaokea abiatzen du Gabi de la Mazak.

Egunean Behin aplikazioaren irudia.

Jolasak

2019. urtean Egunean Behin abiatzen da.

Kirola

2005. urtean Tropela jaiotzen da: txirrindularitza euskaraz lantzen duen ataria.

Sariak

Euskarazko Wikipediak jasotako Argia Saria.

Argia sariak 1989. urtean sortu ziren, hamar urte beranduago kategoria berri bat gehitu zioten: Internet. 2012. urteko Ibilaldian Euskara Teknologia Berrietan egoteko lanean aritutakoak omendu zituzten. [58]

Mugarriak

1970

1980

1990

2000

2010

2020

Mugak

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Zerk mugatzen du euskara sarean?

Euskarak, beste hizkuntza gutxitu gehienek moduan, hainbat muga eta zailtasun izan ditu sarean.[89]

Bilatzaileak

Webguneetara edo sareko edukietara heltzeko bide ohikoenetakoak dira bilatzaileak.[90] Horrek hizkuntza batek sarean duen presentzian pisu handia izan dezake, batez ere, komunitate batean diglosia egoera bat badago, eta bilatzaileak hizkuntza hegemonikoaren alde egiten badu. 2022an Puntu.eus fundazioak Google-ek gaztelaniazko edukia saritzen zutela identifikatu zuen.[91] Publikoki salatu ostean, Google-ek algoritmoa moldatu, eta egoera zuzendu zen.

Publizitatea

Online publizitatean, plataforma handiek euren hizkuntza irizpideak markaten dituzte. Esaterako, ez da posible Google Ads-en euskarazko iragarkiak jartzea.[92] Eta ezinezkoa da ere euskara hutsean dauden webguneetan bertako plataforma horien publizitatea integratu. Google Ad-ek kanpaina batean euskarazko hitzak identifikatzen baditu, kanpaina hori eteten du.[93]

Ikus-entzunezkoak

Pantailak Euskaraz kolektiboak Donostiako Zinemaldian egindako 2022ko protesta.
Bideo plataforma irekiak

Ikus-entzunezko plataforma batzuetan euskarazko edukia antolatu eta iragartzeko hainbat muga daude:

  • Youtube: Ezin da euskarazko edukia monetizatu.
  • Twitch: Ez du euskarazko edukia kategorizatzen, ez dago hizkuntza etiketen aukeran. Oztopo hori salatzeko #3000Twitz kanpaina abiatu zuten Game Erauntsiaren inguruko zenbait streamerrek.[94]
OTT itxiak
  • Netflix: 2012/2016an iritsi zen plataforma Espainia eta Frantziara eta orduan ez zegoen euskarazko edukirik.[95] Gaur-gaurkoz ere urriak dira bertako euskarazko edukiak.[96]
  • Prime Video: Euskarazko eduki gutxi daude. Pantailak Euskaraz ekimenak euskarazko edukiak lehenesteko modu bat argitaratu zuen 2024an.[97]
  • Disney+: Donostiako guraso euskaltzale batzuen ekimenez Disney Euskaraz egitasmoa abiatu zen, euskarazko eduki gehiago eskatzeko.[98]

Horietan eragiteko asmoz Pantailak Euskaraz ekimenaren bueltan hainbat euskaltzale bildu izan dira. ZerNonIkusi webgunean dago plataforma horietako euskarazko edukiaren katalogoa.[99]

Gailuak eta aplikazioak

Hainbat aplikazio ezagunek ez dituzte euskarazko interfazeak. Adibidez, Instagram tresnak 25 hizkuntza onartzen ditu,[100] eta euskara ez dago horien artean, beraz, ezin da euskaraz jarri; ezta TikTok ere.

Android gailuak (software librea) euskaraz jarri daitezke, baina iPhone-etako iOS sistema eragiledunak ez.

Hizkuntza hautu digitala

Hezkuntzan gehien erabiltzen diren hiru sistema eragileen alderaketa Hezkuntzan ere librezale taldeak landuta.
Erabiltzaileon hautuak

Nabigatzailea konfiguratzean hautatzen den hizkuntzak eragin zuzena du interneten nabigatzean euskarazko edukiak jasotzeko aukeran. Puntu.eus behategiak 2023an egindako ikerketaren arabera, Euskal Herriko erabiltzaileen %4 inguruk soilik du nabigatzailea euskaraz konfiguratuta. Euskaldunen artean, %10 inguruan dago kopuru hori. Gauza bera gertatzen da sakeleko telefonoekin. Gailu gehienak euskaraz konfiguratu badaitezke ere, Euskal Herriko erabiltzaileen %5 baino gutxiagok egin du hala.[101]

Eduki sortzaileak

Hainbat eduki sortzaile euskaldunek nahiago dute gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez sortu edukia horrela ikusle potentzial gehiago izango dituztela uste dutelako.[102]

Lan politikoa

Langile publikoen ordenagailu gehienak ez daude euskaraz konfiguratuta, ezta euskarazko hezkuntza zentro askotakoak ere.[103]

Katalunian, Estrategia Digitaleko lehendakaritzaordetza bat ezarri zuten: eta hortik lobby lana egiten dute katalanaren posizioa ingurune digitalean indartzeko. Euskarak ez du horrelako lan politikoa egiteko figurarik.[104]

Software librea

Multinazionalen aginpeko eremuetatik urrunduta, software libreak aukera eskaintzen du tresna oro euskaraz ere izateko. Tresna horiek, baina, ez dira tresna pribatiboak bezain ezagunak eta erabiliak eremu askotan. Horretan lanean ari dira, besteak beste, Librezale elkartekoak.[105]

Erreferentziak

  1. a b Arruabarrena Frutos, Agustin. (2016). Irakasleen liburugintza Informatika Fakultatean (pdf ,556,50 Kb). UPV/EHU-ko Informatika Fakultatea.
  2. a b c «1.000 informatikari euskaldun Bikain» Berria 2016-12-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
  3. a b c d «Euskara - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
  4. a b «Txillardegi lagun-giroan» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  5. a b Agirre, Gorane. (2001-07-12). UEUk bere lehen titulazio ofiziala eskaniko du urritik aurrera. Hizkuntza eta Teknologian adituak trebatuko ditu HIZTEK izeneko graduondoan.. Euskaldunon Egunkaria.
  6. a b Laskibar, Aitziber. (2002-07-12). Master, graduondo eta dokorego ikastaro bana eskainiko du UEUk. 'Hizkuntza eta Teknologia', 'Herri Erakundeen Kudeaketa' eta 'Euskal Herria XXI'. Euskaldunon Egunkaria.
  7. a b Gamito, Rakel; Arriolabengoa, Ireide; Larrañaga, Maite; Urbieta, Maialen. (2019). On-line irakaskuntza: eredu pedagogikoaren aurrerapausoak, zailtasunak eta erronkak. Moodle Moot 2019.
  8. a b Camacho, Abel. (2007]]). «Moodle Euskaraz: hizkuntza handien pare» Euskal Herriko Unibertsitatea (Moodlemoot Euskadi 07).
  9. «Mooteu Euskadi 2024. Moodle Erabiltzaileen XVI. Topaketa.» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  10. a b www.ivap.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
  11. a b «XUXEN euskararako zuzentzaile ortografikoa | Ixa taldea» ixa.si.ehu.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  12. a b «EDBL - Euskararen Datu-Base Lexikala Interneten» ixa2.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  13. a b «Aurkezpena - Sareko Euskal Gramatika» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-27).
  14. a b «Goenkale Corpusa - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  15. a b Eustakio, Kaltzada, Pili Arrojeria. (1996-01-01). «Windows 95, euskarari leihoak irekiz» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  16. (Gaztelaniaz) OCHOA, L.. (2013-12-11). «Ingelesaren eskutik egin zituen euskarak lehen urratsak sarean» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  17. «Euskal Linux-en etorrera | Nabigatzen» www.sarean.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  18. a b «@euskaltelegram: Telegram euskaraz» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  19. a b Waliño, Josu. (2016-05-27). «Gailurra beti dago gorago» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  20. a b Pili, Lizaso. (1996-11-01). «Informatika eta euskara Elhuyarren» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  21. «Euskal Encodings - Indizea» Euskal Encodings 2024-10-28 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  22. a b «Kaixiomaitia.eus irail amaieran itxiko da, ez badu inork erreleboa hartzen» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  23. a b «Elebila, euskarazko bilatzailea» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  24. Luistxo. «Nola sortu azpititulu bikoitzak, adibideekin» AZpiTituluak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  25. «Koldo Otamendiren musikazuzenean webgunea, Andoaindik mundu zabalera -» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  26. a b ]]/internet-grebaorokorrainfo «Argia Sariak 2010]] - Internet: grebaorokorra.info» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  27. «Liburutegi librea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  28. a b c d (Gaztelaniaz) Arzoz, Iñaki. Divulgando la cibercultura vasca. Una apuesta social. (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  29. a b (Gaztelaniaz) Iovino, Gustavo Alejandro. (2011). «Telepolis de Javier Echeverría. De la metáfora a la comprensión de la realidad» Razón y palabra (75): 23. ISSN 1605-4806. (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  30. a b Etxepare porno – Alberdania. (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  31. a b Telletxea, Goio. (2000). Txalapartatik modemera : Internet Euskal herrian, Euskal Herria Interneten / [egileak Goio Telletxea, [Antton Paulus Basurco (gida liburua)]. ] (1. ed.. argitaraldia) Gatuzain, ISBN 978-2-913842-09-0. (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  32. «Bilaketaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  33. a b «Euskarabildua» Euskarabildua (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  34. «"Lehen hitza euskaraz" webgunea eta kanpaina aurkeztu dituzte» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  35. «Euskarazko milaka ahots biltzeko kanpaina aurkeztu dute: Gaitu» Berria 2023-10-02 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  36. a b «Euskarazko Interneten Eguna ospatu dute lehenengo aldiz» Berria 2016-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  37. a b «Kaixomundua.eus» Lehen edizioa (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  38. «Erronka digitalak ulertzeko zortzi bideo egin ditu Ikusgelak» www.berria.eus 2023-10-24 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  39. a b «Eibartarrak zerrenda, 10 urte» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  40. a b (Gaztelaniaz) ¡15 años de cybereuskadi! – Gananzia. 2012-12-26 (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  41. a b Aranzabal, Joxe. (2007-06-28). ]]/06/28/zenbat-blog-daude-euskaraz/ «Zenbat blog daude euskaraz?» Faroa (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  42. a b Goñi Eizmendi, Maite. (2008). «Euskaljakintza: euskara eta teknologia berriak» Bat: Soziolinguistika aldizkaria (66): 135–147. ISSN 1130-8435. (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
  43. a b c d e f Ibilaldia 2012 omenaldia: Euskara teknologia berrietan sartzeko aintzindariak – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
  44. «Arrosa Aurkezpena» Arrosa (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  45. a b c ikastolenelkarteabiz. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
  46. a b «'EITB Nahieran' aurkeztu dute, sarean azken edukiak eta artxiboa jasoz» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  47. a b «Euskarazko informazioaren eta komunikazioaren teknologien inbentarioa» www.euskadi.eus 2007-02-07 (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  48. a b (Gaztelaniaz) OCHOA, LARA. (2013-12-11). «25 años conectad@s» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  49. Txikipedia:Zer da Txikipedia. 2022-03-31 (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  50. a b Metabolik BioHacklab » ¿Quiénes Somos?. (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  51. a b «Abaraska taldearen eskaera: kolaboratu Fedibertso euskalduna osatzen» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  52. «Euskal fedibertsoa» fedibertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  53. «Euskal fedibertsoa» fedibertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  54. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-03-14). «Paperjale jaio da, euskal literaturaren topagunea izan nahi duen gune digitala» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  55. Iturralde, Asier. (2020-11-13). «Baleafunk hemen da!» Iametza (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  56. a b Martikorena, Mikel García. (2021-02-11). ]]-elkarrizketa/ «Paul Rios, Jakindun kanala: “Hezkuntza demokratizatzen dute online baliabideek”» Geuria (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  57. Ikusgela. (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  58. ikastolenelkarteabiz. (2012-06-03). Euskara Teknologia Berrietan. (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  59. Klaudio Harluxet: «Informatikaren hiztegi laburra», Elhuyar zientzia eta teknologia, 1975.
  60. Sarasola, Kepa. (1994-04-01). «Klaudio Harluxet, informatikaria» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-15).
  61. «Euskara - Informatika Fakultatea - UPV/EHU» Informatika Fakultatea (Noiz kontsultatua: 2023-07-30).
  62. «Komunikazioa euskaraz ingeniaritzan | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  63. «Zuzen de la Cuevaren heriotza, suizidioa» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  64. [1]]113012541147/eu_def/index.shtml «'kaixo.com' bilatzailearen 20. urteurreneko dokumentalaren aurkezpena»] opendata.euskadi.eus 2017-12-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-29).
  65. «Indymedia Euskal Herriak bilera irekia egingo du» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  66. «Mooteu Euskadi 2024. Moodle Erabiltzaileen XVI. Topaketa.» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  67. «Hotmail eta Gmail euskaraz jartzeko instrukzioak» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  68. «Azkue, euskara sarean josten» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  69. «Agenda» Musika zuzenean (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  70. «Umap, Twitterreko euskarazko jardunaren batzailea» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-26).
  71. «Euskara aro digitalean liburu zuria argitaratu du META-NET Bikaintasun Sareak» Langune (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  72. «DA! - Historia: Kabi@» durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  73. [2]]/07/08/benat-irasuegi-gorka-julio-gorka-salces-koldo-diaz-eta-xabier-landabidea-paradigma-sozioteknikoa-aldatu-den-heinean-euskaldunok-gure-galdera-anbizio-eta-helburuak-ere-birplanteatu-behar/ “Paradigma sozioteknikoa aldatu den heinean euskaldunok gure galdera, anbizio eta helburuak ere birplanteatu behar ditugu” – UEU365. ] (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  74. «"Lehen hitza euskaraz" webgunea eta kanpaina aurkeztu dituzte» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-28).
  75. «Haurrentzako Wikipedia jaio da» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  76. «'Zut' aldizkari digitala aurkeztu dute Durangoko Azokan - Debagoiena» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  77. Urrats estrategiko bat: master ofizial bat euskaraz eta online – UEU-ren mintegia. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  78. «TEKS burujabetza teknologikoa sustatzeko elkartea» www.euskadi.eus 2022]]-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  79. Manifestua – Euskal Herria Digitala. (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  80. «Hasiera» Gladys Saria (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  81. «BERRIA Ikasgela, egunerokoarekin ikasteko tresna» Berria 2021]]-10-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  82. ««Ikusgela hutsune bat betetzera dator»» Berria 2022-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  83. «Badalab hizkuntza berrikuntzako laborategiak proiektua aurkeztu du gaur Errenterian» gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  84. elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2022]]-09-12). [3]]0912/zer-non-ikusi-plataformetan-euskarazko-edukien-bilatzaile-berria «Zer Non Ikusi, plataformetan euskarazko edukien bilatzaile berria»] Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).[Betiko hautsitako esteka]
  85. «PRIMERAN euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria aurkeztu dute jendartean» EITB 2023-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  86. GAITU - Adimen artifizialak euskaraz egin dezan. (Noiz kontsultatua: 2024-04-05).
  87. «EITBk Makusi sortu du, «haurrentzako plataforma segurua»» Berria 2024-04-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-06).
  88. «Unibertsitateko Aditua: Euskara eta Digitalitatea - Berezko Tituluak - UPV/EHU» Berezko Tituluak (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
  89. «Euskara aro digitalean liburu zuria argitaratu du META-NET Bikaintasun Sareak» Langune (Noiz kontsultatua: 2024-11-05).
  90. Lee, Uichin; Liu, Zhenyu; Cho, Junghoo. (2005). «Automatic identification of user goals in Web search» Proceedings of the 14th international conference on World Wide Web - WWW '05 (ACM Press): 391.  doi:10.1145/1060745.1060804. (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  91. «PuntuEus Behatokiak Googlek euskarazko bilaketetan eragindako kaltea datuekin baieztatu du» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  92. (Gaztelaniaz) «Google Ads - Atrae clientes y vende más con publicidad online» ads.google.com (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  93. «[iritzia Gure hizkuntzaren erabilgarritasuna eta ikusgarritasuna estaliaz - Behatokia.eus»] behatokia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  94. «#3000Twitz - Game Erauntsia - Bideojokoak euskaraz» gamerauntsia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  95. (Gaztelaniaz) «Firma la petición» Change.org (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  96. «Plataforma globalen aurrean «garena baino txikiago bihurtu gara»» Behategia 2024-10-29 (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  97. «Prime Video aplikazioan euskarazko edukiak hobesteko modua» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  98. «Disney Pluseko estreinaldi guztiak euskaraz izateko eskatu dute» Berria 2021-02-11 (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  99. (Ingelesez) «Plataformetako euskarazko edukiak.» Zer Non Ikusi | Katalogoa (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  100. (Ingelesez) Patil, Shreyas. (2023-11-29). «What are the Languages Supported by Instagram?» PicBackMan (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  101. Behatokia - Puntu.eus. (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  102. «Iban Garcia: «Jendearengana hurbiltzeko beste bide bat aurkitu dut sare sozialen bitartez» - Azkoitia» Azkoitiaguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  103. «Ordenagailua euskaraz» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  104. (Katalanez) «Inici» Polítiques Digitals (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).
  105. Librezale.eus. (Noiz kontsultatua: 2024-11-13).

Ikus, gainera

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!