Banco de España eraikina Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen eraikin bat da. Hiri honetako Espainiako Bankuaren egoitza da.
Iruñeko Lehen Zabalgunean dago, Sarasate pasealekuaren 1. zbk eta San Ignazio etorbidearen arteko izkinan, Nafarroako jauregia eta Foruen monumentuaren alboan. Izenak ongi adierazten duen gisa, Banco de Españaren egoitza da.
1925-1927 artean eraiki zen eta Jose Astiz eta Jose Yarnoz Larrosaren lana da.
Erakunde ofizialen bultzadaz burututako eraikina zenez estilo klasikoa (1920eko hamarkadan teoria novecentistak nagusi zirenez erakundeek heuren eraikin eta egoitzetan hura erabili ohi zuten) eta proportzio orekatuak ditu, Nafarroako jauregiaren neoklasiko estiloaren isladaz. Zati noblea pasealekura begira dagoen frontiseko lau zutabe eta pilastrez nabarmentzen da. Diputazioaren jauregiaren doriar ordena erabili beharrean multzo honek joniar ordena erabiltzen duenez, jauregia baina itxura arinagoa du. Arbelezko mansardak frantziar burgesiaren arkitekturarekin lotzen du.