Nahiz eta beti bateraturik aurkezten diren, hainbat herrixketan dago antolatua udalerria; izan ere, ez dago Enontekiö izeneko biztanle-gunerik. XVIII. mendeanErrusiar InperioakFinlandia bereganatu zuenean eta Suediako eta Norvegiako mugak itxi egin zituztenean, 1889an eta 1852an, elur-oreinen abeltzaintzatik bizi ziren bertako herritarrak iparralderantz jo ezinik gelditu ziren. Mugen itxiera eta beraien bizimoduaren aldaketa ozenago salatzeko, 1877. urtean, gaur egun Enontekiö osatzen duten herrixkak batu egin ziren udalerri bat sortzeko. Muonionjoki eta Tornionjoki ibaietako muga berriak ezarri zirenean, gainera, Kaaresuvanto eta Kuttanen bezalako herrixkak alde suediarrean eta finlandiarrean banatuak izan ziren. Herrixka gehienak hego-mendebaldean daude, Könkämäeno eta Muonionjoki ibaien hertzean, Suediako mugan.
Herrixka hau, Enontekiö eta Kiruna, Finlandiar eta Suediar udalerrietako herrixka bat da. Muonionjoki ibaiaren hertzetan dago eta gutxi gorabehera 1.000 biztanle ditu. Muga egiten duen ibaiak, herria bitan erdibitzen du, bata alde finlandiarra eta bestea aldiz, suediarra. Zerbitzuak bi herrixka ezberdinen artean banatu egiten dira eta ondorioz, eskola, liburutegi eta hainbat dendez horniturik daude. Bertako biztanle guztiek, Eskandinaviako lau hizkuntzak (finlandiera, norvegiera, samiera eta suediera) ama hizkuntza bezala hitz egiteko gai direla diote, zeinak egunerokoan beharrezkoak dituzten. Nahiz eta betidanik (1809. urtetik) bi zatitan bananduta egon bakarra dirudite herrixkek, batez ere 1980. urtean batzen dituen zubia eraiki zenetik. Hala ere, alde finlandiarrasuediarra baino txikiagoa da.