Muonio ibaia (finlandieraz: Muonionjoki; suedieraz: Muonio älv), Könkämäeno eta Lätäseno ibaien baturarekin Markkinan, Enontekiön, sortzen den ibai finlandiar eta suediarra da.
Ibaiak, 230 km-ko luzera du eta bere izena Muonio udalerritik datorkio. Ibilbidea egin ostean, Tornionjoki ibaiarekin bat egiten du eta honekin batera, Bothniako Golkoan isurtzen da Tornio hirian.
1809. urtean, Errusia inperialak eta Suediak adostu zuten akordioaz geroztik, Könkämäeno eta Tornio ibaiekin batera, Muonionjoki, Finlandia eta Suediaren arteko 230 km²-ko muga bilakatu da.
Izokin-arrantza oso zabaldua dago ibai honetan.
Ikus, gainera
Kanpo estekak