Könkämäeno ibaia (finlandieraz: Könkämäeno; suedieraz: Könkämäälven), Lappi finlandiarreko eta Lappland suediarreko ibaia da. Finlandia eta Norvegiako Eskandinaviar mendien mugan sortu ondoren, gorputza hartzen hasten da Enontekiöko Kilpisjärvi aintziran. 1809. urtetik, Finlandia Errusiako Inperioaren barne izatera igaro zenetik, Finlandia eta Suediako arteko 90 km-ko muga bilakatu zen ibaia.
Lätäseno ibaiarekin batu egiten da Markkina herrixka inguruan eta Muonionjoki izena hartzen du. Hainbat kilometro egin ondoren, Muonio eta Tornio ibaiek, bat egiten dute, Tornio udalerrian Bothniako Golkoan isurtzeko.
Ibaia, izokin-arrantzagatik da ezaguna Europa mailan.
Ikus, gainera
Kanpo estekak