Nahiz eta urte hauetan asko hazi den herria, biztanleak elur-orein abeltzaintzatik, arrantzatik, ehizatik eta turismotik bizi dira oraindik. Gainera, aspaldian samitarrek urtero Ozeano Artikoraelur-oreinekin egiten zuten ibilaldian leku estrategiko bat zela uste da eta, ondorioz, Sápmi osoko gaur egungo eliza zaharrenetarikoa eraikia izan zela. Izan ere, 1673. urtean bertara iritsi ziren lehen abenturazaleak, Matti Martinpoikak eta Niilo Niilonpoika Nivak, bertan merkatal-gune oparo bat aurkitu zutela adierazi zuten. Herri honek, ingurukoekin lotura handia zuen eta Eguberri garaian, Kautokeino udalerri norvegiarreko eta haratagoko samitar guztiak bertako eliza zaharrean bildu ohi ziren bi asteko ospakizunean [1].
Sámiid Viessu: ViktoriaSuediakoerreginak1922. urtean utzitako etxea. Hasieran samitarren aterpe bat izan zen, baina azkenean, museo, kultur-etxe eta erakusketa-gune bihurtu da. Izenak Batasun Samitarra esan nahi du [3].