Emakumeen Munduko Errugbi Kopa (ingelesez: Women'sRugby World Cup, frantsesez: Coupe du monde de rugby à XV féminin) mundu mailako errugbi txapelketa da, lau urtean behin jokatzen dena. Bertan, emakumezkoen selekzio indartsuenek hartzen dute parte. 1991koa Galesek antolatu zuen, eta Eskoziak, 1994koa; 1998tik aitzina, antolakuntza World Rugbyk hartu zuen bere gain. Zeelanda Berriko selekzioak lortu du garaipen gehien.