Espainiako emakumezkoen Errugbi Liga edo Espainiako emakumezkoen Errugbiko Ohorezko maila (gaztelaniaz: División de Honor femenina de rugby) Espainian emakumezkoek jokatzen duten errugbi txapelketa nagusia da. Espainiako Errugbi Federazioak antolatzen du, eta gaur egun 8 taldek parte hartzen dute.
1989an hasi zen jokatzen, Espainiako Txapelketa izenarekin. Kanporaketa sistema zeukan, eta txapelduna finalean erabakitzen zen. 1998an Erreginaren Kopa izena hartu zuen; Getxo Rugby Taldeak bi garaipen eskuratu zituen. Liga sistemako txapelketa 2010-11 denboraldian abiatu zen, Getxo eta Gasteizko Gaztedi Rugby Taldea partaide zirela.[1] Lehenbiziko urteetan itzuli bakarreko liga izan zen, 2017-18 denboraldian bi itzuliko sistema ezarri zen arte.[2]
8 talde aritzen dira ligan, bi itzuliko sisteman, denak denen aurka. Puntuak honela banatzen dira:
Liga amaieran lehenbiziko lau postuetan sailkatzen diren taldeek titulurako play-offak jokatzen dituzte. Bestalde, ligako azken taldea Ohorezko B mailara jaisten da, eta 7.ak promozioa jokatzen du Ohorezko B mailako talde baten aurka.