Fédérale 1Frantziakoerrugbi txapelketaren bosgarren maila da, 2022ko birrantolaketaren ondoren, amateurren arteko maila gorena. Bertan nagusitzen diren bi taldeek Nationale 2 (4. maila) liga profesionalera igotzeko play-offak jokatzen dituzte. 2000 urtean abiatu zen txapelketa.
Egitura
2000-tik
Zortzi taldetako sei multzo eratzen dira eta lehenengo fasean talde bakoitzak 14 partida jokatzen ditu. Multzo bakoitzeko lau talde onenek igoera play-offak jokatzen dituzte (Trophée Jean-Prat) eta lau talde txarrenek Fédérale 2 mailarako jeitsiera plau-offak.
Igoera play-offetarako 24 talde sailkatzen dira beraz eta lau taldetako sei multzo berri eratzen dira. Lehen faseko puntuek ez dute baliorik izaten. Ligaren bukaeran beraz bi taldeko Rugby Pro D2 mailara igotzea lortzen dute eta 12 talde jeitsi egiten dira.
2016-2018
11 taldetako multzo bat eta 10 taldetako beste hiru osatzen dira. 11 talde dituen multzoan dauden taldeek Rugby Pro D2-ra igotzea dute helburu dute eta ligako txapelduna zuzenean igotzen da. 2, 3, 4 eta 5. postuetan gelditu direnek igoera play-offak jokatzen dituzte.
Gainerako hiru multzotako taldeek uko egiten diote igoerari baina multzo bakoitzeko onenek Jean-Prat Garaikurra jokatzen dute.
2020-tik aurrera
2020an Nationale maila ezarri zen Rugby Pro D2 eta Fédérale artean eta beraz laugarren maila izatera pasa zen, 2022an ordea Nationale 2 abiatu zen eta Frantziako errugbiaren bosgarren maila bihurtu zen.
¹ COVID-19 pandemiaren eraginez txapelketa bertan behera gelditu zen. Ez zen txapeldunik izendatu eta ez zen jeitsiera eta igoerarik izan. Hurreng denboraldian ere gauza bera gertatu zen.