Espainiako Errugbiko Ohorezko B maila (gaztelaniaz: División de Honor B de Rugby) Espainian gizonezkoek jokatzen duten errugbi txapelketa nagusiaren bigarren maila da. Ohorezko maila bezala, Espainiako Errugbi Federazioak antolatzen du, eta gaur egun hiru multzotan banatutako 36 taldek parte hartzen dute.
Historia
1998-99 denboraldian abiatu zen, "Primera Especial" izenarekin, 8 taldeko multzo bakarrean.[1] Hurrengo urtean 10 talderen artean jokatu zen, eta "Ohorezko B" izena eman zitzaion.[2] 2004-05 denboraldian, 8 taldeko bi multzotan antolatu zen; Euskal Herrikoak A multzoan kokatu zituzten.[3] 2014-15 denboraldian Lehenengo Nazionalarekin batu, orduko 3. mailarekin, eta egungo hiru multzoko sistema ezarri zen.[4]
Lehiaketa sistema
2021-22 denboraldian egitura aldaketak izan ziren. Ordutik 11 taldetako hiru multzo ezarri dira, Iparraldekoa (bertan daude talde euskaldunak), Levantekoa eta Hegoaldekoa.
Multzo bakoitzean itzuli bakarra jokatzen da, hau da, 10 partida. Multzo bakoitzeko lehenengo hirurek bigarren fasean Elite mailarako igoera fasea jokatzen dute. 9 talde direnez 18 jardunaldi izaten dira. Gainerakoen haiei dagokien multzoan jarraitzen dute jokatzen.
Elite mailako lehenengo laurak igoera play-offak jokatzeko sailkatzen dira, final erdiak eta finala jokatuz. Finalaren irabazleak mailaz igotzen du eta finalaren galtzaileak igotzeko azken aukera bat izango du, Ohorezko mailako azken aurrekoaren kontra jokatuko du.