Chūbu eskualdea (japonieraz: 中部地方,Chūbu-chihō?)
Japoniako eta Honshū uharteko erdialdean dagoen eskualdea da. Lau azpieskualdeetan (Hokuriku, Kōshin'etsu, Shin'etsu eta Tōkai) eta 9 prefekturetan (Aichi, Fukui, Gifu, Ishikawa, Nagano, Niigata, Shizuoka, Toyama eta Yamanashi) banatuta dago.
Tōkai: Ozeano Barearen ertzean dagoen eremua da. Edo Aroan oso garrantzitsua izan zen, izan ere Edo (Tokio) eta Kyotoren arteko Tōkaidō errepidea bertatik igaritzen baitzen. Mendien eta kostaldearen artean lautada alubial ugari aurkitzen dira.
Chūkyō:Nagoia hiriaren ingurua hartzen du Chūkyōko metropoli eremuak. Japoniako hirugarren metropoli eremua da, ekonomikoki oso indartsua.
Kōshin'etsu: Mendi garaien eremua da, "Japoniako teilatua" eizena eman izan zaio. Japoniako Alpeen lurraldea da. XX mendearen erdialderarte zetaren ekoizpenean oinarritu zen ekonomia.
Hokuriku:Japoniako itsasoaren ertzeko kostaldea da. Elurra erruz egiten du eta malda handiko ibai ugariak argi indarra lortzeko erabiltzen dira. Kokapenari esker Errusia, Korea eta Txinarekin harreman komertzialak dituzten itsas-portu garrantzitsuak ditu.