Chūkyōko metropoli eremua (japonieraz: 中京圏, Chūkyō-ken?) Japonian dagoen hirugarren metropoli eremu handiena da eta munduko 26.a. Nagoia hiriaren inguruan hedatzen da. 8.739.000 biztanle ditu (2009) eta 6.380 km²-ko azalera.
Metropoli eremuaren gehiengoa Aichi prefeturan badago ere Gifu eta Mie prefeturek Aichiren inguruan dituzten lurrak dere hartzen ditu barnean.
Bi aireportu dauzka, Chūbu Centrair Nazioarteko aireportua eta Nagoiako aireportua. 38 tren linea eta 8 autopista ere baditu.