Chūbu-Sangaku Parke Nazionala (japonieraz: 中部山岳国立公園, Chūbu Sangaku Kokuritsu Kōen?) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean dagoen Parke Nazional ezaguna da, Hida mendietan ("Iparraldeko Alpeetan") Chūbu eskualdean. 1934an ezarri zen.
Gifu, Nagano, Toyama eta Niigatako lurrak hartzen ditu. Eremu menditsua da eta 3.000 metrotik gorako hainbat tontor ditu, aipagarrienak Hotaka-dake (3.190m) eta Tate (3.015m) dira.