Shikoku

Shikoku
四国
 Japonia
Administrazioa
Estatua Japonia
Geografia
Koordenatuak33°45′N 133°30′E / 33.75°N 133.5°E / 33.75; 133.5
Azalera18.800 km²
Punturik altuenaIshizuchi mendia
Demografia
Biztanleria3.845.534 (2015)
−296.421 (2005)
Dentsitatea220,32 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+09:00

Shikoku[1] (japonieraz: 四国?, «lau herrialde») Japoniako lau uharte nagusien artetik txikiena da (225 km luze eta 50–150 km zabal), eta biztanle gutxienekoa (4.141.955 biztanle, 2005ean). Honshū uhartearen hegoaldean dago, eta Kyūshū uhartearen ekialdean.

Antzina, beste hainbat izen izan zituen: Iyo-no-futana-shima (伊予之二名島), Iyo-shima (伊予島) eta Futana-shima (二名島). Oraingo izenaren esanahia antzinako lau probintzietatik datorkio, prefekturak sortu baino lehen, uhartea osatzen baitzuten: Awa, Tosa, Sanuki eta Iyo. Gaur egun ere, uhartea lau prefekturak osatzen dute.

Geografia

Japoniaren hego mendebaldeko uhartea da, zabaleraz laugarrena. Honshu eta Shikoku uharteen artean, Seto-ko barne itsasoa dago eta tartean, uhartetxo ugari. Itsasertzean dauden hainbat toki adierazgarrik Setonaikai Parke Nazionala osatzen dute.

Uharteko mendi garaienak Ishizuchi (1.982m) eta Tsurugi (1.954m) dira, biak ala biak Japonia mendebaldeko altuenak, eta bi ibai luze ere baditu, Shimanto ibaia eta Yoshino ibaia.

Banaketa administratiboa

Egun, uharteak lau prefekturok dauzka:

Prefektura Populazioa Azalera (km²) Hiriburua Populazioa
Ehime 1.430.086 5.676 Matsuyama 516.460
Kagawa 995.465 1.861 Takamatsu 420.556
Kōchi 757.914 7.104 Kōchi 339.003
Tokushima 824.108 4.145 Tokushima 261.900

Ondasun nabariak

Gaztelu eta jauregiak

Tenplu eta santutegiak

Shikokuko erromesbidea 88 tenplu budistak osatzen dute.

Natura

Besterik

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).

Kanpo estekak

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Strategi Solo vs Squad di Free Fire: Cara Menang Mudah!