Setoko Barne Itsasoa (japonieraz: 瀬戸内海,Seto Naikai?)
Japoniako itsasoa da, irekia ez dagoena eta Honshu, Kyushu eta Shikoku uharteek inguratzen dutena. 450 kilometro ditu ekialdetik mendebaldera, eta iparraldetik hegoaldera aldiz 15-55 kilometroko zabalera dauka. Batez besteko sakonera 37.3 metrokoa da, handiena 105 metrokoa izanda.
Yamaguchi, Hiroshima, Okayama, Hyōgo, Osaka, Kagawa, Ehime, Fukuoka eta Ōita-ko prefekturek kostalde zatiren bat daukate bertan, eta Hiroshima, Iwakuni, Takamatsu eta Matsuyama hiriak ere bertan kokatuta daude.
1934ean Setonaikai Parke Nazionala eratu zen oso industrializaturik dagoen itsasertzeko eremu naturalak babesteko.
Garraiobideak
Nazioarteko ubide moduan erabiltzen dute, ipar-mendebaldean Japoniako itsasoa hego-ekialdean Ozeano Barearekin lotzen dituena. Halaber, Osakako Badiarekin lotuta daho ekialdeko muturrean, eta garraiobideak ahalbidetzen ditu itsasoaren bidez Kansai eskualdeko industriaguneekin, Osaka eta Kobe barne. Sanyōko trenbide nagusia eraiki baino lehen (1972), garraiobide nagusia zen Kansai eta Kyushu artean.
1980ko hamarkadatik, azkenik, ipar eta hegoaldeko kostaldeak "Honshū-Shikoku Bridge Project" izeneko egitasmoak dituen hiru ibilbideekin konektatuta daude. Tartean "Great Seto Bridge" zubia dugu, hala trenbide nola errepide barne hartzen dituena.
Uharteak
Ia 3.000 uharte itsaso honetan kokatuta daude, besteak beste Awajishima, Shōdoshima, Ieshima, Naoshima eta Shiwaku uharteak ekialdean, Omishima, Innoshima, Itsukushima edo Miyajima, Hinase eta Kasaoka erdialdean eta Suooshima, Uwakai eta Hashirajima mendebaldean. Irla txiki askok biztanlerik ez dauka.
Klima
Klima moderatua du eskualde honek, urtean zehar tenperaturak gora-behera handirik izan gabe, eta euri kopuruak erlatiboki baxuak dira. Halaber, aldizkako marea gorriengatik ezaguna da, fitoplanktonaren multzo trinkoek sortuak eta hildako arrain kopuru handiak eragiten dituztenak.
Baleak ez daude jada gaur egun ehiza eta poluzioa direla-eta.
Itsasoak
Barne itsasoa, aldi berean, mendebaldetik ekialdera itsaso txikiagoetan banatua dago: