Iwate prefektura (japonieraz: 岩手県,Iwate-ken?)
Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Morioka da.
Historia
Meiji berrezarkuntza arte, Iwate prefekturaren lurraldea Mutsu probintziaren parte izan zen. Iwate prefektura 1876an sortu zen.
Geografia
Iwateren ekialdea Ozeano Bareko kosta da, labarrez eratua. Mendebaldean, Akita prefektura du mugakide, eta Ou mendiek eratzen dute bi prefekturen arteko muga. Iparraldean, Aomori prefektura dago, eta, hegoaldean, Miyagi prefektura.
Ou mendiek, mendebaldean, sumendi aktiboak dituzte, hala nola Iwate mendia (2.038 m, prefekturako mendirik altuena) eta Kurikome mendia (1.627 m). Prefekturaren erdialdea, Kitakami mendiek zeharkatzen dute iparraldetik hegoaldera. Askoz mendi zaharragoak dira, eta sumendiak ez dira aktibo egon milaka urtetan (Hayachine mendia, 1.917 m).
Bi mendikateek eta kosta labartsuaz gainera, Kitakami ibaia da prefekturako ezaugarri nagusietako bat. Iparraldetik hegoaldera doa, Ou eta Kitamakami mendien artean. Japoniako bosgarren ibairik luzeena da, eta haren arroa handia eta emankorra da.