Benito Pérez Galdós (Las Palmas de Gran Canaria, 1843ko maiatzaren 10a - Madrid, 1920ko urtarrilaren 4a) idazle kanariar emankorra izan zen, XIX. mendeko literatura espainiarraren garrantzitsuenetarikoa.
Eleberri historikoa eta kronikak landu zituen bereziki, "Episodios Nacionales" lan handia izanda ezagunena. Bertan, Espainiako historia kontatzen du 1805etik 1880 arte, Espainiako Independentziaren Gerra eta Gerra Karlistak barne.
Aipatzekoa da halaber Fortunata y Jacinta eleberri errealista.
Euskal jatorrikoa zen, amaren aldeko aitona, Domingo Galdos Alkorta, azkoitiarra baitzen. XVIII. mende amaieran Inkisizioko idazkari izendatu zuten Kanarietan eta hara joan zen bizitzera.[1][2]
1872tik 1912ra idatzitako 46 eleberri historikoren sorta mardula da, bost multzotan banatuta. Hirugarren multzoan Euskal Herriari buruzkoak agertzen dira bereziki: