All the King's Men (euskaraz Erregearen Gizon Guztiak), 1949ko Robert Rossen estatubatuar zinema zuzendari, gidoilari eta ekoizlariak zuzendu, idatzi eta ekoitzitako zinema beltzeko film bat da. Robert Penn Warren idazlearen 1946ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Broderick Crawford, John Ireland, Mercedes McCambridge, Joanne Dru, John Derek eta Shepperd Strudwick aktoreek antzeztu zuten.
Hiru Oscar Sari irabazi zituen, Film onenaren Oscar Saria (Robert Rossen Productions–Columbia Pictures), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Broderick Crawford) eta Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Mercedes McCambridge). Gainera, honako izendapenak ere jazo zituen, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Robert Rossen), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Robert Rossen), Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (John Ireland) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Robert Parrish eta Al Clark).
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Willie Stark (Broderick Crawford), gizon zintzo eta ausartak egun batez politikagintzan jardun behar duela erabaki eta ustelkeriaz beteriko joko zikin bat dela ohartzean bilakaera bat jasango du. Gobernadorea izendatzen dutenean, bere printzipioak ahaztuz, lehenbiziko gauza egunkarien eta irrati kateez jabetzea izango da. Jada izaki ustel batean bilakatuta, boterean jarraitzeko direnak eta ez direnak egingo ditu.