Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Depresio Handiaren garaia, New York. Munta gutxiko iruzurti bik mafia-buru baten mezulari bati dirutza lapurtu diote. Hori dela eta, Doyle Lonnegan (Robert Shaw) mafiaburuaren morroiek bietako bat hil eta besteak, Johnny Hooker (Robert Redford), hiritik alde egin du. Jada, Chicagon, Henry Gondorff (Paul Newman) iruzurgilearen mitikoaren laguntzaz, iruzurgile talde bat bildu eta mafiaburuaren aurkako apustu-iruzur baten bidez haren aurkako mendekua prestatuko dute.